Entzia-Iturrietako Partzuergoa

Entzia-Iturrietako Partzuergoa Arabako ekialdeko lur komunala da, azalerari dagokionez lurralde historikoko handiena. Bere administrazioa ez dagokio inongo udalerriri, eta haren ustiatzea inguruko 4 udalerriren esku dago (Agurain, Asparrena, Donemiliaga eta Harana). Gasteiztik 30 bat kilometro ekialdera dago, ekialdean Nafarroa Garaia mugakide duela. 5.100 hektareako azalera du.[1] Partzuergoan Entziako mendilerroa dago, Urbasarekin bat egiten duen mendilerro arabarra. Lurralde Antolamendurako Artezpideetan hirigintza-intereseko area gisa izendatua dago Entzia, ibaien eta erreken ertzak antolatzeko Lurraldearen Arloko Planan, hain zuzen.[2]

Zaldiak Entzia-Iturrietako Partzuergoan, Opakuako mendatetik gertu

Geografia aldatu

Udalerri mugakideak aldatu

Historia aldatu

Partzuergoari buruz aurkitu den agiri idatzirik zaharrena 1458. urtekoa da. Beraz, partzuergoa Erdi Aroan sortu zen, Arabako beste lur komunalen antzera.[3]

Historiako zenbait gertakari direla kausa, eta biztanle kopuruaren murrizketa handiagatik, Iturrieta herria partzuergoaren parte izatera ailegatu zen, administratiboki Agurainen zati bada ere.

Ondasun nabarmenak aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa