Entrammesko galiar-erromatar termak

Entrammesko galiar-erromatar termak (frantsesez: Thermes gallo-romains d'Entrammes) Frantziaren ipar-mendebaldean dagoen Entrammes udalerriko (Mayenne departamendua) terma eraikin txiki bat dira. 1987an aurkitu zituzten, herriko elizaren azterlan arkeologikoa egitean.

Entrammesko galiar-erromatar termak
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Loirerria
DepartamenduaMayenne
BarrutiLavaleko barrutia
Kantonamenducanton of Laval-Est
Frantziako udalerriEntrammes
Koordenatuak47°59′58″N 0°43′01″W / 47.999345°N 0.716957°W / 47.999345; -0.716957
Map
Ondarea
Mérimée IDPA00109500

Historia aldatu

Elizaren zaharberritu aurretik, azterketa bat egitea beharrezko jo zen, gurtza leku haren egoera orokorra zela kausa. Eraikinaren erromatar jatorria berretsi zuen hipokausto sistema bat aurkitzeak; egoera bikainean aurkitu zuten, gainera.[1]

Eraikina II. mendearen erdialdekotzat datatu dute, material arkeologiko gutxi aurkitu den arren. Indusketetan aurkitutako kapitel berantiarrak, beharbada, eraikina V. menderaino erabili zela adierazten du; mende hartan, bertan behera utzi zuten eraikina, eta gurtzarako toki VII. mendean bihurtu zuten beranduenez.

Termei beren balioa ematearren, eta termak bisitatzeko aukera emateko, eliza bitan banatu zuten horma handi batez; hartara, transeptua, korua eta absidea baizik ez dira gurtzarako gaur egun.

1988an termen aztarnak monumentu historiko izendatu zituzten.[2]

Ikus, gainera aldatu

Bibliografia aldatu

  • (Frantsesez) Jacques Naveau, «Entrammes, Mayenne, les thermes gallo-romains»; Arts, Recherches et Créations aldizkaria, 72. zenbakia,‎ 2002.
  • (Frantsesez) Jacques Naveau, La Mayenne, 53: carte archéologique de la Gaule,‎ 1992 (ISBN 2877540154).
  • (Frantsesez) Jacques Naveau, Les thermes romains d'Entrammes, Laval; Société d'archéologie et d'histoire de la Mayenne,‎ 1991.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) Jacques Naveau; «Entrammes, Mayenne, les thermes gallo-romains», 49. orrialdea.
  2. (Frantsesez) Monuments historiques

Kanpo estekak aldatu