Enrique Gaspar

Enrique Gaspar y Rimbau» orritik birbideratua)

Enrique Lucio Eugenio Gaspar y Rimbau (Madril, Espainia, 1842ko martxoaren 2a - Oloroe-Donamaria, Pirinio Atlantikoak, Frantzia, 1902ko irailaren 7a) diplomatiko eta idazle espainiarra izan zen.

Enrique Gaspar

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEnrique Lucio Eugenio Gaspar y Rimbau
JaiotzaMadril1842ko martxoaren 2a
Herrialdea Espainia
HeriotzaOloroe-Donamaria1902ko irailaren 7a (60 urte)
Familia
AitaJuan Gaspar
AmaRafaela Rimbau
Ezkontidea(k)Enriqueta Batlles i Bertran de Lis (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, diplomazialaria, itzultzailea, zientzia-fikzio idazlea, dramagilea eta eleberrigilea
Lan nabarmenak
Genero artistikoaantzerkia

Besteak beste, antzezlanak, zartzuela eta eleberriak idatzi zituen.

Biografia aldatu

Enrique Gaspar y Rimbauren gurasoak aktoreak ziren. Bere aita hil zenean, bere ama eta bi anai-arrebekin Valentziara joan zen bizitzera. Humanitateak eta filosofia ikasi zituen, baina ez zituen inoiz bukatu bere ikasketak, San Juango markesaren banku komertzialean lan egiteko utzi baitzituen.

13 urterekin jada idatzia zuen bere lehenengo zartzuela, eta 14rekin La Ilustración Valencianako idazle zen. 15 urte zituela, Gaspar y Rimbauren amak bere lehenengo komedia antzeztu zuen. 21 urte zituenean Madrila joan zen, idazten jarduteko.

Idazle gisa bere urterik oparoenak 1868tik 1875era bitartekoak izan ziren, aristokraziarentzat baino, burgesentzako operak idatzi baitzituen. Garai honetan drama historikoak ere sortu zituen, eta gizarte-antzerkiaren aitzindari bihurtu zen Espainian.

23 urte zituela, Gaspar y Rimbau Enriqueta Batllés y Bertán e Lis-ekin, aristokrata ederra, ezkondu zen, bere gurasoen atsekaberako. Bigarren haurra jaio ondoren, diplomatikoen multzoan sartu zen, 27 urterekin.

Grezian eta Frantzian izan zen, eta ondoren Madrilen, eta azkenik kontsul bezala lan egin zuen Txinan, Macaon lehenengo eta ondoren Hong Kongen. Garai honetan operak idazten eta antolatzen jarraitu zuen, eta honez gain El Diario de Manila idatzi zuen.

Espainiara itzuli zenean Oloroe-Donamaria-ra joan zen bizitzera, nahiz eta bere familia Bartzelonan izan. Bartzelonan katalanez opera bat eman zuen eta geroago Frantzia hegoaldeko hainbat lekutan bizi izan zen. Bere emaztea Marseillen hil zen, bertan Enrique Gaspar y Rimbau kontsul zelarik. Osasunez oso ondo ez zebilela, Oloroe-Donamariara erretiratu zen bere alaba, suhi eta bilobekin. 1902an hil zen 60 urte zituelarik.