Enologia

Ardoa eta ardogintza ikertzen dituen zientzia

Enología (grezieratik οἶνος "ardo" eta λόγος "ezagutza") ardoaren zientzia, teknika ekoizteko artea da. Enologoa ardoaren ekoizpenaz arduratzen den teknikari aholku-emailea da; haren lanak sotoaren kontrola, ekoizpena, biltzeko lana, azterketa, gordetzeko prozesua, botilaratzea eta ardoaren merkatzeko estrategia dira.[1][2] Ingelesez oenologist esaten zaio; frantsesez oenologue; espainieraz enologo. Ez dugu ardozain edo sommelierrekin nahastu behar; honen lana ardoak eta beste edari guztiak dastatzea da, haien ezaugarriak adierazteko eta ardo desberdinen arteko konparaketa azaltzeko.[3]

Sotoen kontrola enologoaren lana da ere bai.
Txakolin mahastiak Getarian.

Ardo bat ekoizteko eta baloratzeko garaian elementu desberdinak hartzen dira kontutan, besteak beste, mahatsondoak, lurraren ezaugarriak, ardoaren lurrina, eragiten dituen sentsazioak... Ondoren, hauetako batzuk azalduko ditugu.

Mahatsondoak aldatu

Mahats barietate asko ezagutzen dira:

 
Garnacha motako mahatsa.
 
Albariño motako mahatsa.

Beltzak aldatu

Gorriak aldatu

Zuriak aldatu

Sentsazioak aldatu

  • Belusatua: ardo harmoniatsu, arina.
  • Garratza: ardo gogorra, eztarria urratu egiten du, ardo oso gazte batzuk bezala.
  • Beroa: grau alkoholiko handia.
  • Gorputza: osotasuna, osotasunaren gustu-sentsazioa.
  • Orekatua: harmonikoa.
  • Egituratuta: sendoa, taninoz aberatsa.
  • Malgua: ondo orekatuta, astringentzia eta garraztasuna ahulak.
  • Oparoa: alkohol askorekin.
  • Erakargarria: malgua eta arina, edateko erraza.
  • Likoretsua: gozoa, azukre askorekin, ezti-jarioa.
  • Arina: alkohol gutxirekin, ez du gorputz handia.
  • Eztitsua: gozoa, ahoan belusa sentsazioa uzten du.
  • Urduria: garratza erasokorra izan gabe.
  • Borobila: harmoniatsu eta arinki belusatua.
  • Lehorra: azukre aztarnarik gabekoa.
  • Kementsua: gorputzarekin, egituratuta eta alkoholez aberatsa.
  • Bizia: garraztasun handiz.
  • Sendoa: garratza baina leuna.
 
Ardoaren lehen, bigarren eta heren usainak

Itxura aldatu

  • Distiratsua: kolorearen ezaugarria da. Ardoaren taninoak oxidatzen dira eta teila kolorea hartzen doa; batzutan ere substantzia oxidatuetako ohiko kolore itzalia.
  • Apartsua: alkohola hartzitze bitartean gas karbonikoa sortzen da eta ardoa irekitzerakoan horrek burbuilak askatzearen prozesua eragiten du.
  • Garden-argia: garden izan gabe ez da gai esekiririk ikusten.
  • Hankak: alkoholaren presentziareki lotuta dago. Koipetsutasuna da, substantzia aberastasunarkin. Tantak izatea ardoan dagoen glizerinaren ondorioa da eta, neurri handi batean, honen disoluzioa alholan; beraz tantak gradu alkoholikoaren ondoriak dira.
  • Lasaia: gas-burbuilak ez dituela, ez da burbuilatzaile.
  • Frizante edo Frizee: gas karbonikoa gehitu zaion ardoa.
 
Burbuilak ardo gorri batean, ardo frizante batean.

Lurrina aldatu

 
Mahastiak.

Ardoen tenperatura aholkatuak aldatu

Tipo de vino Temperatura maila
Erreserba ardo beltzak 14-18° C.
Barietate desberdinetako ardo beltzak 15-16° C.
Erreserba ardo zuriak 10-12° C.
Ardo gorriak 9-12° C.
Likor buketeko ardo zuriak eta gozoak 6-8° C.
Jatorri mikatza duten ardoak 22-28º C.

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .
  3. .

Kanpo estekak aldatu