Eneko Lopitz

Bizkaiko Jaurerriaren
Eneko Lopez Harokoa» orritik birbideratua)

Eneko Lopitz Ezkerra[1]latinez: Eneco Lopiz de Bizcaia— (? - 1076) ezagutzen den Bizkaiko lehen kondea izan zen, 1043-1076 urteetan. Denbora-tarte jakin batzuk baino ez, bere heriotzara arte Bizkaiko Jaurerriaren jauna izan zen, Lope Enekoitz bere semeak ordezkatua izan zen arte.[2] 1075era arte, Naiara[3] eta Durangoko tenente ere izan zen.

Eneko Lopitz
1. Bizkaiko jaurerria

1043 - 1076 - Lope Enekoitz
Bizitza
Jaiotzaezezaguna
Herrialdea Iruñeko Erresuma
Heriotzaezezaguna ( urte)
Familia
AitaLope Velásquez
Ezkontidea(k)Toda Ortiz (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaHaro leinua
Jarduerak
Jarduerakgudaria
Enplegatzailea(k)Gartzia IV.a Santxitz
Antso IV.a Gartzeitz
Izengoitia(k)Ezquerra

Gartzia III.a Santxitz Naiarakoak 1040 eta 1043 artean izendatu zuen Bizkaiko jaun. Hasieran ez zen jaraunspenezko titulua baina bere agintaldiaren amaierarako bere burua konde (latinez: comes) esaten zuen. Izan ere 1076an San Millán de Yusoko monasterioari bere arima eta bere emaztearen arimaren alde Antso IV.a Gartzeitz erregeari erositako Camprovín hiribildua eman zionean, senior Enneco Lopez, gratia Dei tocius Vizcahie comes sinatu zuen.[4]

Jatorria aldatu

Bere gurasoak ezezagunak izan arren, ziur asko nafarra izan zen.[3] Teoria nagusiaren arabera, Lope Beraskoitz zuen aita, Garindo bere anaiarekin batera, Aiara, Mena eta Somorrostro haranen jauna izan zena.[5] Lope Beraskoitz Gartzia III.a Santxitzek Estefania Foixkoari 1040ko maiatzaren 28an emandako ezkontza-hornien agirian agertzen da. Agirian sennior Lope Velascoz de Colindres sennior Galindo Velazcoz Menakoarekin batera sinatzen dute.

Lope Beraskoitzek hainbat agiri sinatu zituen Eneko Lopitz bere semearekin batera. 1057 inguruan hil omen zen, harrezkero agirietan agertzen ez delako.[6] Eneko Lopitzek zenbat anai-arreba izan zituen:[7]

  • Antso Lopitz, 1047 eta 1049 artean Pozako tenentea izan zena;[8]
  • Orti Lopitz,[9], 1040 eta 1053 artean Tedejako tenentea izan zena.
  • Gartzia Lopitz
  • Garindo Lopitz
  • Mentzia Lopitz

Bizitza aldatu

Gaztea zenean, Iruñeko Gortean izan zen eta 1042an erregearen koparia zen. Garai hartan Bizkaiko konderria Iruñeko erregearen mendeko lurraldea zen eta Eneko Lopitzen manupean zeuden Bizkaia, Enkarterri, Durango eta Naiarako lurraldea. 1051n, Gartzia III.a Santxezek Bizkaiko foruak berretsi zuenean, Eneko Lopitzekin (omnes milites) batera egin zuen. Horrela berretsi zituen monasterioen eskubideak:

« Placuit nobis et comiti Enneco Lupiz ... ut facerem ingenuos et francos totos illos monasterios
Eneko Lopitzek eta biok atsegina dugunez... beraz, monasterio guzti hauek bakun eta aske egiten ditut
»

Eneko Lopitzek laguntza eskaini zion Gaztelako erregeari Nafarroako erresumaren aurkako borrokan. 1054. urtean Enkarterri Gaztelako koroaren mendean geratu zen Atapuercako guduaren ondoren. Geroago, Alfontso VI.a Gaztelako erregeak beretzat hartu zituen Oka, Bureba eta Errioxa. 1063an Antso IV.a Gartzeitz iruindar erregeak Naiarako tenentzia eman zion. Bizkaiko jaunak, Gartzia Ordoñez gaztelar noblearen mesedetan[10], Naiarako gobernua galdu eta ordainez Araba eta Gipuzkoako eskubideak irabazi zituen. Durangaldeak Nafarroarekiko leialtasunari eutsi zion. Hark emandako laguntzaren truke, Gaztelako erregeak Bizkaiko jaun egin zuen Eneko Lopitz. Hartatik aurrera, Nafarroako koroaren eta Bizkaiko jaurerriaren arteko harremanak guztiz korapilatsuak izan ziren.

Ezkontza eta seme alabak aldatu

1051ko urtarrilean jada Tota Ortitzekin ezkonduta zegoen. Hau Orti Antso «Bono Patre» eta Tota Gartzeitzen alaba omen zen, beraz, Ramiro Gartzia Viguerakoaren birloba[10][11]. Ubieto Artetaren ustetan, aita Orti Otsoitz zuen. Baina honek Mentzia Gartzeitz c. 1044an ezkondu zuenez, ama ezezaguna omen zuen.

Eneko eta Totak hurrengo semeak izan zituzten:

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindiaren izendegia.
  2. Pescador Medrano 117
  3. a b Pescador Medrano 116
  4. Canal Sánchez-Pagín, José María. (1995). «La Casa de Haro en León y Castilla durante el siglo XII: Nuevas conclusiones» Anuario de Estudios Medievales (Consejo Superior de Investigaciones Científicas) (25): 5. ISSN 0066-5061..
  5. Balparda de las Herrerías 165 eta 177
  6. Balparda de las Herrerías 171
  7. Ledesma Rubio, María Luisa. (1989). Cartulario de San Millán de la Cogolla (1076-1200). Zaragoza: Anubar Ediciones, 8-10 or. ISBN 84-7013-235-0..
  8. Balparda de las Herrerías 177
  9. Balparda de las Herrerías 178
  10. a b Martín Duque, Ángel J.. (2002). «Vasconia en la alta edad media: somera aproximación histórica» Príncipe de Viana (227): 898. ISSN 0232-8472..
  11. Balparda de las Herrerías 164
  12. a b Balparda de las Herrerías 181
  13. a b Balparda de las Herrerías 182

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu



Aurrekoa
Lehenengoa
Bizkaiko jauna
10431076
Ondorengoa
Lope Enekoitz