Eneko Axpe Iza (Barakaldo, Bizkaia, 1986) fisikaria eta artista da.

Eneko Axpe

Bizitza
JaiotzaBarakaldo, 1986 (37/38 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria eta raperoa
Enplegatzailea(k)NASA
Cambridgeko Unibertsitatea  (2016 -  2018)
Harvard Unibertsitatea  (2017 -  2017)
Stanford Unibertsitatea  (2018 -
Musika instrumentuaahotsa

Twitter: enekoaxpe Instagram: eneko_axpe_ Inguma: eneko-axpe-iza Edit the value on Wikidata

NASAko lehenengo Euskal Herriko materialen fisikaria bihurtu zen 2018. urtean, lehenengo fisikari euskalduna NASAko sari bat jasotzen 2018. urtean[1] eta NASAko afiliazioarekin artikulu zientifiko bat publikatzen 2020an[2]. Biomaterialetan, modelo matematikoetan, plant-based food eta jasangarritasunaren eremuetan ikertzen dihardu. Zientzia dibulgazioan, Antena 3, Cuatro eta EiTB telebista eta irratietan aritzen da, kolaboratzaile gisa.

Europar Batasuneko gastrofisikari bakarrenetariko bat da. Klima aldaketaren aurkako borrokan dihardu fisika eta gastronomia uztartuz, eta arlo honetan egindako ikerlan zientifikoei esker, 50 Next Science Innovators nazioarteko sari prestigiotsua jaso zuen[3].

Postdoctoral Fellow gisa ari da Stanford Unibertsitatean eta NASAn, 2018tik.[4] Horren aurretik, Cambridgeko Unibertsitateko ikerlari eta irakaslea izan zen, Homerton College Research Fellow gisa (2016 - 2018). Euskal Herriko Unibertsitean lortu zuen bere Fisika doktoretza 2015. urtean. Harvard Unibertsitatearen eta Oxfordeko Unibertsitatearen bisitari akademikoa ere bada.

Artistatzat, euskarazko hip-hopa eta elektronika jorratzen ditu, Maisha MC izenpean. 2019an VMME SAHAR albuma argitaratu zuen.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Aitziber, Agirre Ruiz de Arkaute. (2020-03-01). «“Sormenik gabe ezin zara zientzialari bikaina izan”» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2022-01-19).
  2. (Ingelesez) Axpe, Eneko; Chan, Doreen; Abegaz, Metadel F.; Schreurs, Ann-Sofie; Alwood, Joshua S.; Globus, Ruth K.; Appel, Eric A.. (2020 urt. 22). «A human mission to Mars: Predicting the bone mineral density loss of astronauts» PLOS ONE 15 (1): e0226434.  doi:10.1371/journal.pone.0226434. ISSN 1932-6203. PMID 31967993. PMC PMC6975633. (Noiz kontsultatua: 2022-01-19).
  3. (Gaztelaniaz) «Tres españoles en el nuevo listado que reconoce a los jóvenes talentos mundiales de la gastronomía» La Vanguardia 2022-06-24 (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  4. a b (Gaztelaniaz) «Eneko Axpe: «Se puede llegar de Zuazo a la NASA»» El Correo 2019-11-12.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.