Enbata (alderdi politikoa)

alderdi politikoa

Enbata Ipar Euskal Herriko alderdi politiko abertzale bat izan zen, Enbata aldizkariaren inguruan sortua. Berez, Iparraldean osoki sortu eta egituratutako lehenbiziko alderdi politiko abertzalea izan zen.[1][2]

Enbata (alderdi politikoa)
Datuak
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaIpar Euskal Herria
IdeologiaEusko abertzaletasuna, sozialdemokrazia, Europar federalismoa eta Internazionalismoa
Agintea
LehendakariaXimun Haran
Prentsa-organoaEnbata (aldizkaria)
Historia
Sorrera1963ko maiatzaren 15a
Desagerpena1974ko urtarrilaren 30a
Artikulu hau alderdi politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Enbata (argipena)».

1963ko apirilaren 15ean sortu zen, Aberri Eguna Iparraldean lehenbizikoz ospatu zen datarekin batera. Alderdiaren zazpi sortzaile historikoak hauek izan ziren: Ximun Haran, Mixel Labéguerie, Piarres Larzabal, Jakes Abeberri, Mixel Burukoa, Jean-Louis Davant eta Mixel Epherre.

1974ko urtarrilaren 30ean, Raymond Marcellin barne ministroaren arabera, ETArekin balizko lotura zuelakoan, Frantziako Gobernuaren dekretu batek deseginarazi zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) Jon Etcheverry-Ainchart, Peio Etcheverry-Ainchart. (2013). Le mouvement Enbata. Elkar, 350 or. ISBN 978-84-9027-058-5..
  2. (Gaztelaniaz) Larronde, Jean-Claude. (2013-4-3). «Enbata, los abertzales del norte» Deia.[Betiko hautsitako esteka]

Bibliografia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo-estekak aldatu