Emmanuel Bondeville

musikagile frantziarra

Emmanuel Bondeville (Rouen, 1898ko urriaren 29a - Paris, 1987ko azaroaren 26a) frantziar musikagilea izan zen.

Emmanuel Bondeville

Bizitza
JaiotzaRouen1898ko urriaren 29a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaVersailles1987ko azaroaren 26a (89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Jean Déré (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakirrati-esataria eta musikagilea
Jasotako sariak
KidetzaArte Ederren Akademia (Frantzia)
Mugimenduamusika klasikoa
Genero artistikoaopera
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Musicbrainz: bbed34d3-d9ff-4e18-bdf5-7c7dccc55330 Allmusic: mn0001223857 Edit the value on Wikidata

1908an organoa ikasten hasi zen, Louis Hautekin. 1915ean, Jules Haelling izan zuen irakasle, Erruango katedraleko organo-jotzaile titularra. Urte horretan bertan, Sain Nicaiseko organo-jotzaile izendatu zuten. Gerraren ondoren, Parisen hartu zuen bizilekua, eta konposizioa lantzen hasi zen, Jean Dérérekin batera.

Triton, garai hartako ganbera-musikako talde ospetsua sortu zuen, beste zenbait musikagilerekin batera. Garai horretan idatzi zituen lehenengo lanak, hiru poema sinfoniko: Le Bal des pendus (1929), Ophélie (1931) eta Marine (1933). 1935ean Tour Eiffel Irratiko zuzendari artistiko izendatu zuten, eta ondoren, Paris Irratikoa. 1938tik 1945era bitartean, Radiodiffusion françaiseko zuzendari izan zen, eta hamar orkestraren sorreran parte hartu zuen. Ipar Afrikan ere sortu zituen zenbait orkestra. 1945ean Radio Monte-Carloko zuzendari artistiko bihurtu zen. Ondoren, antzerki lirikora aldatu zen: Opera Komikoko zuzendari (1948-1951), Parisko Operako musika-zuzendari (1951-1969) eta Arte Ederretako Akademiako idazkari (1964-1986). 1966an Egile eta Musikagile Dramatikoen Elkarteko musikaren saria jaso zuen. Bondevilleren produkzioa orkestrara (Gaultier-Garguille, poema sinfonikoa, 1951-1952; Symphonie lyrique, 1955-1956; Symphonie chorégraphique, 1961-1963) eta antzerkira (L´École des maris opera komikoa, 1935; Madame Bovary, 1951; Antoine et Cléopâtre opera, 1974) zuzendua da ia erabat. Literaturako maisulan horiek lirikako maisulan bihurtu zituen Bondevillek.

Erreferentziak aldatu