Emma White (txirrindularia)

txirrindulari estatubatuarra

Emma White (Duanesbourg, New York, AEB, 1997ko abuztuaren 23a) azkenekoz UCI Women's Continental Team Rally Cycling-n ibili zen errepideko txirrindulari profesional ohi estatubatuarra da[1].

Emma White (txirrindularia)

Bizitza
JaiotzaDuanesburg (New York)1997ko abuztuaren 23a (26 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Human Powered Health Women (en) Itzuli 2016-2021
 

Biografia aldatu

Curtis White txirrindulariaren arreba[2], Emma, bederatzi urterekin hasi zen ziklo-krosean[3]. Haurtzaroan, zaldiz ibiltzen hasi zen, eta bizikletarekin batera jarraitu zuen 16 urte arteAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute. 13-14 eta 15-16 urte arteko taldeetan, hiru txapelketa nazional jarraian irabazi zituen 2011 eta 2013 urteen artean[4], 2015ean 17-18 urte arteko junior titulua irabazi aurretik[5]. Errepidean ere, junior mailako ibilbide arrakastatsua izan zuen; 2013 eta 2014an, segidako junior mailako erlojupeko txapelketak irabazi zituen adin talde ezberdinetan, eta, 2015ean, junior mailako criterium txapelketa nazionala irabazi zuen[6], baita zilarrezko bi domina ere lortu zituen 2015eko UCI Errepideko Munduko Txapelketan[7].

Whitek brontzezko domina ere irabazi zuen 2015eko U23ko ziklo-kros txapelketa nazionalean[8]. Ondoren, 2018an, U23ko ziklo-kros txapeldun nazionala izan zen; 2018ko UCI Ziklo-kroseko Munduko Txapelketan ere, zazpigarren postuan sailkatu zen U23ko lasterketan[6]. Ziklo-kros munduko txapelketa igaro eta gutxira, pistako talentu-ientifikatzaile kanpamentu batera joan zen bere entrenatzailearen, Kristin Armstrongen, aginduz, eta Gary Suttonek, AEBko taldearen jazarpen taldeko entrenatzaileak taldera sartzera gonbidatu, eta onartu egin zuen. 2018ko udan, taldearekin entrenatzen hasi zenAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute.

Hurrengo urtean, White Knoxvilleko senior criterium txapeldun nazionala izan zen; 21 urterekin, titulu hori irabazten zuen txirrindularirik gazteena bihurtu zen; gainera, U23ko txapelketa ziurtatu zuen. Garaipena, 2019aren hasieran bere buruaz beste egin zuen Kelly Catlin bere taldekide ohiari eskaini zion. Egun pare bat beranduago, hirugarren postua lortu zuen Estatu Batuetako senior mailako Errepideko Txapelketa Nazionalean, eta U23 errepideko titulua ere irabazi zuen[9][10]. Urte hartan ere, informatika eta zientzia, medikuntza eta teknologiako sailen arteko ikasketetan graduatu zen Union College-nAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar duteAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute.

White, 2020ko Pistako Txirrindularitzako Munduko Txapelketan, taldekako jazarpenean lehiatzeko hautatu zuten Lily Williams, Chloé Dygert eta Jennifer Valenterekin batera; laukoteak, sailkapenetan, denborarik onena egin zuen, eta, finalean, Britainia Handiari irabazi zion ortzadarraren elastikoa jantziz[10]. Hurrengo urtean, Tokioko 2020ko Olinpiar Joko atzeratuetan ere, parte hartu zuen ekitaldi berean. AEB taldea, finalerdietan GB taldeak garaitu bazuen ere, brontzea lortu zuen Kanadaren aurka hirugarren postua gordez[11]. 24 urte zituela, Sea Otter Classic-eko criterium-ean azken garaipena lortu eta gutxira, non Rally Cycling-en proba garbia gidatu zuen Heidi Franz eta Kristabel Doebel-Hickok taldekideen aurretik, Whitek lehiaketatik erretiratzen zela iragarri zuen 2021eko urrian[6].

Emaitza nagusiak aldatu

Iturria[12]:

2014
Errepideko Gazte Txapelketa Nazionala
1. Erlojupekoan  
2. Errepideko lasterketan
5. Erlojupekoan, UCI Junior Road Munduko Txapelketa
2015
Errepideko Gazte Txapelketa Nazionala
1.   Criteriumean
2. Erlojupekoan
UCI Junior Errepide Munduko Txapelketak[13]
2. Errepideko lasterketan
2. Erlojupekoan
3. U23ko Ziklo-kros Txapelketa Nazionalean
2017
1. 4. Etapan (ITT) Gilaren Itzulian
2018
Errepideko Txapelketa Nazionala
1.   23 urtez azpiko errepideko lasterketan
1.   23 urtez azpiko erlojupekoan
1.   23 urtez azpiko criteriumean
3. Errepideko lasterketan
3. Erlojupekoan
1.   23ko ziklo-kros txapelketa nazionalean
1.   Kaliforniako Tourra, Sprint sailkapenean
8. Orokorrean Gilaren Itzulian
1.   Puntu sailkapenean
1. 4. etapan[14].
7. UCI U23ko Ziklo-kros Munduko Txapelketan
2019
Criterium Nazionalaren Txapelketak
1.   Senior
1.   U23
10. Orokorrean, Eskoziako Emakumeen Bira
2020
1.   Taldekako jazarpena, UCI Pistako Munduko Txapelketa
2021
1. Sea Otter Classic, criterium
3.   Taldekako jazarpena, Olinpiar Jokoak Megan Jastrab, Jennifer Valente, Chloé Dygert eta Lily Williams taldekideekin

Ikusi ere aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Rally Cycling» UCI.org (Union Cycliste Internationale).
  2. (Ingelesez) Schuster, Zachary. (2017-06-19). «Rumors & Rumblings: White and Noble Star at North Star, Van Aert Outsprints Van der Poel» Cyclocross Magazine - Cyclocross and Gravel News, Races, Bikes, Media (Noiz kontsultatua: 2022-04-16).
  3. Tyson, Jackie. (13 October 2021). «Olympian Emma White makes surprise retirement announcement» cyclingnews.com.
  4. «Emma White» USA Cycling.
  5. «White claims junior women's 17-18 cyclo-cross title in Austin» cyclingnews.com 12 January 2015.
  6. a b c Tyson, Jackie. (13 October 2021). «Olympian Emma White makes surprise retirement announcement» cyclingnews.com.Tyson, Jackie (October 13, 2021).
  7. «Emma White» USA Cycling.
  8. «Faces of the Future: Seven things to know about Emma White» Cycling Tips."Faces of the Future: Seven things to know about Emma White".
  9. Coulon, Jessica. (1 July 2019). «Emma White Becomes Youngest Woman Ever to Win National Criterium» Bicycling.
  10. a b Dreier, Fred. (30 July 2021). «Emma White’s Olympic journey has included triumph, tragedy, and a once-in-a-lifetime transformation» VeloNews.Dreier, Fred (July 30, 2021).
  11. Bassett, Joyce. (7 November 2021). «All In: Olympic champion cyclist Emma White begins a new chapter» timesunion.com.Bassett, Joyce (November 7, 2021).
  12. «Emma White» www.procyclingstats.com.
  13. «Catching Up with Worlds Silver Medalist Emma White» bicycling.com.
  14. «Tour of the Gila 2018: Stage 4 Women Results» cyclingnews.com 22 April 2018.

Kanpo estekak aldatu