Emily Dickinson Museoa

Emily Dickinson Museoa bi etxez osatutako museo-etxe historikoa da: Dickinson Homestead (Emily Dickinson Etxea izenez ere ezaguna) eta The Evergreens. Dickinson Homestead Emily Dickinson poeta estatubatuarraren sorlekua eta etxebizitza izan zen 1855-1886 urteen bitartean. Bere olerkiak hil ostean aurkitu zituzten bere logelan. Alboko etxea, The Evergreens izenekoa, poetaren aitak, Edward Dickinsonek, eraiki zuen 1856an Emilyren neba Austinentzako ezkontza-opari gisa. Amherst-en (Massachusetts) kokatuta, etxeak museo bakar gisa mantentzen dira eta bisita gidatuetan jendearentzat irekita daude.[1]

Emily Dickinson Museoa
Map
Kokapena
Amherst (Massachusetts)
Arkitektura
Deskribapena
Webguneaemilydickinsonmuseum.org
Emily Dickinsonen etxea
The Evergreens

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) The Homestead. Emily Dickinson Museum.

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Emily Dickinson Museum» artikulutik itzulia izan da, 2021-07-27 data duen 1035718765 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.