Emilio Altzugarai Goikoetxea (Iruñea, 1880ko urriaren 5a - Tolosa Okzitania, 1944ko urtarrilaren 2a) nafar militarra izan zen, Espainiako Armadako koronel izandakoa.[1]

Emilio Altzugarai
Bizitza
JaiotzaIruñea1880ko irailaren 5a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaTolosa Okzitania1944ko urtarrilaren 2a (63 urte)
Hezkuntza
HeziketaAcademy of Military Engineering of Guadalajara (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra, arkitektoa eta military engineer (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Zerbitzu militarra
Graduakoronel
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Rifeko gerra
Melillako gerra

1909an Melillako Gerran parte hartu zuen, Otsoaren Amildegiko guduan hain zuzen ere. 1920an Muluya ibaira bidalita, hurrengo urtean Annualgo hondamendian izan zen eta armadatik bota zuten.[2]

Espainiako Bigarren Errepublikan bere kargua berreskuratu zuen. Gerra Zibila piztu zenean, armadara itzuli zen eta Madrilgo defentsan aritu ziren Euskal Milizia Antifaxistak (Milicias Vascas Antifascistas) zuzendu zituen.[3] Azaroan zauriturik, Bartzelonara joan zen.

Frantzian erbesteraturik, Perpinyan inguruan espiatzeari ekin zion ingelesen alde. Gestapok atxilotu eta bere konboia Frantziako Erresistentziak erasotua izan zenean hil zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Emilio Alzugaray Goicoechea. .
  2. Salas Larrazábal, Ramón. Historia del Ejército Popular de la República. La Esfera de los Libros S.L. ISBN 84-9734-465-0..
  3. Alpert, Michael. (1989). El Ejército Republicano en la Guerra Civil. Madrid: Siglo XXI de España ISBN 84-3230-682-2..


  Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.