Emilie Martin

matematikari estatubatuarra

Emilie Norton Martin (Elizabeth, New Jersey, 1869ko abenduaren 30a - 1936ko otsailaren 8a) matematikari estatubatuarra eta Mount Holyoke College-ko matematika irakaslea izan zen.

Emilie Martin
Bizitza
JaiotzaElizabeth (New Jersey)1869ko abenduaren 30a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSouth Hadley (Massachusetts)1936ko otsailaren 8a (66 urte)
Hobiratze lekuaNorthwood Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBryn Mawr College
Göttingengo Unibertsitatea 1901) Doktoretza
TesiaQ64869398 Itzuli
Tesi zuzendariaCharlotte Scott (en) Itzuli
James Harkness (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria
Enplegatzailea(k)Mount Holyoke College  (1903 -  1935)

Find a Grave: 156655637 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Martinek Bryn Mawr College-n lortu zuen lizentziatura 1894an, matematika eta latina ikasiz. Bryn Mawr-en jarraitu zituen graduondoko ikasketak Charlotte Scotten zuzendaritzapean. 1897 eta 1898 bitartean Bryn Mawr-eko Mary E. Garrett beka erabili zuen Göttingengo Unibertsitatean ikasteko. [1] Göttingenen Martin eta Virginia Ragsdale Felix Kleinen eta David Hilberten hitzaldietara joan ziren. Bere izena eta tesiaren izenburua 1899ko hasierako programan inprimatu bazituzten ere, bere doktoregoa. ez zioten eman 1901. urtera arte, bere tesia argitaratu zen arte.

1903an Mount Holyoke Collegeko irakasle izan zen. Gerora irakasle elkartua eta gero irakasle titularra izen zen. Doktoretza lortu bazuen ere, horrek ez zuen azkartu irakasle izateko. Zortzi urte eman zituen irakasle gisa eta hamabost irakasle elkartu gisa. Hori ohikoa zen bere garaiko emakumeentzat, askotan katedra elkartua gainditu ezinik. Martinen ikerketak 15. graduko ordezkapen talde primitiboetan eta 18. graduko ordezkapen talde primitiboetan zentratu ziren. 1904an American Mathematical Society-ren buletinaren lehen hamar liburukien aurkibidea argitaratu zuen.

Martin Zientziaren Aurrerapenerako Estatu Batuetako Elkarteko, Estatu Batuetetako Matematika Elkarteko eta Amerikako Matematika Elkarteko kidea izan zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Riddle, Larry. «Emilie Norton Martin» Biographies of Women in Mathematics (Anges Scott College).

Kanpo estekak aldatu