Emiliano Piedra Miana (Madril, 1931ib., 1991ko abuztuaren 28a) espainiar zinema-ekoizlea izan zen.

Emiliano Piedra
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEmiliano Piedra Miana
JaiotzaMadril, 1931
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1991ko abuztuaren 28a (59/60 urte)
Hobiratze lekuaLa Almudenaren hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Emma Penella
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea eta producer (en) Itzuli

IMDB: nm0682129 Find a Grave: 7739673 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Zinemako banaketa- eta erakusketa-munduan hasi, eta ekoizle-lanetan hasi zen 1960an, Canción de cuna, Abuelita Charlestón, Han robado una estrella edo El valle de las espadas filmen ekoizle, hain zuzen ere.

Arrakastarik handiena 1965ean iritsi zitzaion, ordea, Orson Wellesek Espainian zuzendu zuen Chimes at Midnight filmarekin, Cannesko zinemaldian saritu baitzuten. Harrezkero, garrantzi handiko lanei ekin ahal izan zien, hala nola Angelino Fonsek zuzendutako Fortunata y Jacinta (1969) edo Gonzalo Suárezen La Regenta (1974) filmen ekoizpenari.

Nazioartean berriro ere itzal handia lortu zuen Carlos Saura zuzendariarekin, eta Antonio Gades dantzariarekin osatutako film-trilogia bati esker: Bodas de sangre (1980), Carmen (1983) eta El amor brujo (1985).

Bizitzako azken urteetan telebistako saioak ekoizten jardun zuen, besteak beste, El ángel caído (1990) eta El Quijote (1990).

Erreferentziak aldatu