Emile Vandervelde (Ixelles, Belgika, 1866ko urtarrilaren 25a - Brusela, Belgika, 1938ko abenduaren 27a) Belgikako estatu-politikaria eta frantsesezko idazlea izan zen. Langileen alderdiko kidea eta abokatua zen, eta 1894tik urtetik aurrera diputatua. 1900-1918 urte-bitartean, II. Internazionaleko lehendakari izan zen. Alemaniako sozialdemokraziaren aldeko agertu zen. 1914tik aurrera Estatuko ministro (1914-1916) izan zen. Gerraren alde azaldu zen, eta Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak Belgikako inbasioa salatu zezan eskatu zuen. Errusiako Iraultzan mentxebikeen alde agertu zen.

Emile Vandervelde

Minister of Foreign Affairs in Belgium (en) Itzuli

1925eko ekainaren 17a - 1927ko azaroaren 22a
Belgikako justizia ministroa

1918ko azaroaren 21a - 1921eko urriaren 24a
Henry Carton de Wiart - Aloys Van de Vyvere
Belgikako Ordezkarien Ganberako kidea

Bizitza
JaiotzaIxelles1866ko urtarrilaren 25a
Herrialdea Belgika
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaBrusela1938ko abenduaren 27a (72 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Lalla Vandervelde (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBruselako Unibertsitate Askea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ekonomialaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Bruselako Unibertsitate Askea
KidetzaRoyal Academy of Science, Letters and Fine Arts of Belgium (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaBelgian Labour Party (en) Itzuli
Belgikako Alderdi Sozialista
Emile Vandervelde.

1919-1921 urte-bitartean, Justiziako ministro izan zen, eta goitik behera aldatu zituen lege penalak. 1925-1927 urteetan Kanpo Arazoetako ministro izan zen, eta 1936-1937 urteetan Osasun alorrekoa. Ekonomiari buruzko lan teorikoak ere argitaratu zituen: Le Collectivisme et l´évolution industrielle (1900, Kolektibismoa eta industria bilakaera); Le Socialisme contre l´état (1918, Sozialismoa estatuaren aurka); eta Le Parti Ouvrier Belge 1885-1925 (1925, Belgikako Langileen Alderdia, 1885-1925).

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emile Vandervelde