Emausko afaria (Caravaggio)

Emausko afaria (italieraz Cena in Emmaus) Caravaggiok egindako margolana da, egun Londresko National Gallery-n dagoena. Koadroan islatzen den eszenan, Jesusek bere bi dizipulori (Lukas eta Kleopas) adierazten die bera dela berpiztutako Jesus, handik gutxira desagertu baino lehenago.

Emausko afaria
Jatorria
Sortzailea(k)Caravaggio
Sorrera-urtea1601
IzenburuaThe Supper at Emmaus eta Supper at Emmaus
MugimenduaBarrokoa
KomisarioaCiriaco Mattei (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura
Dimentsioak196,2 (altuera) × 141 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass73E343
Kokapena
LekuaNational Gallery
Italia
Milan
BildumaNational Gallery
InbentarioaNG172
Argumentu nagusiaSupper at Emmaus (en) Itzuli

Artelanaren iruzkina aldatu

Emausen afaria 1606. Urtean eginiko obra da. Michelangelo Merisi da Caravaggio da bere autorea. 141x196 neurriko oleoz eginiko mihisea da. Londreseko National Gallery-n dago. Barroko garairi dagokio.

Obra honetan Jesusen irudia agertzen da pertsona batzuekin afaltzen, hartu den momentua Jesusen ERRESURREKZIOAREN ondorengo lehenengo afaria da, Da Vinciren azken afariarekin konparatzen badugu obra honetan egoera askoz erlaxatuagoa da. Caravaggioren azkeneko faseari dagokion obra da, Caravaggioren bizitza momentu txarrean zegoen eta polemiketatik aldentzeko oso obra zuzena eta egokia da. Bere estiloa askoz helduagoa ikusten da beste obra batzuekin konparatzen badugu. Dena da izan behar den bezala, mahian dauden pertsonen identitatea ez da inportantea eta bere aurpegiak ez dira ia ikusten Jesusi begira daudelako. Jesus da aurrera begira dagoen bakarra. Mahian dauden detaileak ere nahiko sinpleak dira artista Jesusi begirada guztiak zuzentzea bilatzen duelako.

Tenebrismoa eta “chiaroscuro”-aren erabilera berriz ere garbi ikusten da, kristoren itzala atzealdeko argian islatua ikusten da eta argitasun guztia bere pertsonaren inguruan kokatzen da eta aldenduagoak dauden puntuak itzalean aurkitzen dira. Sakontasunaren sentipena mahia eta gizon bat aurretik margotuak egotea sortzen du, mahiaren gainean dauden elementuak plano ezberdinetan daude irudikatuak sentsazio horri laguntzen. Lerroak beti bezala Caravaggion finak dira ikuspuntu naturalista xehetasunez irudikatu ahal izateko eta errealitatea irudikatzea beharrezkoa duen doitasunari aurre egiteko.

Berotasun eta batez ere lasaitasun handia transmititzen duen koadroa da. Mahiaren inguruan izan daitekeen edozein elkarrizketa izan ahal ditzakete protagonistak. Eskumako pertsonaia badirudi harritasunez galdezka hari diola Jesusi bere suspertzeari buruz galdezka.

Bibliografia aldatu

* SchUtze, Sebastian. Caravaggio, MechelangeloMerisi (1573-1610)

* Koln, Taschen (2009). Caravaggio: Obra completa. 

* Carmona Mato, Eugenio (2005), Caravaggio

* Chiesa, Angela (1968),La obra pictórica completa de Caravaggio

Kanpo estekak aldatu