Emakumezkoen Traineru Ligako 2010eko denboraldia

2010eko Euskotren Liga
Gipuzkoako selekzioa
Datu orokorrak
Antolatzailea TKE Liga
Partaideak 4 talde
Estropadak 8 estropada
Hasiera 2010eko uztailaren 10a
Amaiera 2010eko abuztuaren 15a
Palmaresa
Txapelduna Gipuzkoa eta Galizia
2009
2011

Emakumezkoen Traineru Ligako 2010eko denboraldia Euskotren Ligaren bigarren denboraldia izan zen. Gipuzkoa eta Galizia berdinduta gelditu ziren eta biak izendatu zituzten txapeldun. Hasieran gipuzkoarrei Liga eman bazitzaien ere helegite bat medio TKE-ko epaileak biak ziendatu zituen txapeldun azaroan[1].

Historia aldatu

Aurreko ligaren arrakasta ikusita aurrera jarraitzea erabaki zen. Urte honetan Kataluniak ez zuen parte hartu eta bere ordez Astilleroko neskek osaturiko Kantabriako Selekzioa aurkeztu zen. Gipuzkoako selekzioa osatzeko bost elkartek kanporaketa jokatu zuten eta hango emaitzen arabera Getaria-Tolosak eta Zumaiak hiruna estropada jokatzea erabaki zen. Zarauzko Ikurrinan Gipuzkoako Txapelketaren irabazle izan zen Zumaiak hartu zuen parte.

Zarautzen Liga bukatu zenean Galizia eta Gipuzkoa puntuz berdinduta gelditu ziren eta istiluen artean Ikurrina Galiziari eta Liga Gipuzkoari eman zitzaion. Galiziako neskek ordea zumaiarrek behar baino ez-propio gehiago zituela argudiatuz helegitea jarri zuten eta hilabete beranduago zumaiarrak deskalifikatuak izan ziren. Azaroaren 8an epaileak helegiteak aztertu eta Galiziako zein Gipuzkoako selekzioak izendatu zituen txapeldun.

Estropadak aldatu

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. II B. Marina de Cudeyo Marina de Cudeyo, Kantabria 2010-7-10
 
Gipuzkoa
2. Ambilamp Bandera Portugalete, Bizkaia 2010-7-11
 
Gipuzkoa
3. B. Concello de Moaña Moaña, Pontevedra 2010-7-17
 
Galizia
4. B. Afamo Moaña, Pontevedra 2010-7-18
 
Galizia
5. II Getxoko Ikurriña Getxo, Bizkaia 2010-7-31
 
Gipuzkoa
6. B. Diario Vasco Zumaia, Gipuzkoa 2010-8-1
 
Galizia
7. Zarauzko II Estropadak 1 Zarautz, Gipuzkoa 2010-8-14
 
Galizia
8. Zarauzko II Estropadak 2 Zarautz, Gipuzkoa 2010-8-15
 
Gipuzkoa

Sailkapena aldatu

Postua Selekzioa Puntuak Patroiak Trainerua Banderak
1   Galizia 28 Laura Hermo Galicia 4: Concello Moaña, Afamo (Moaña), Zumaia, Zarautz
1   Gipuzkoa 28 O.Aldalur, M.Urbieta, N.Osoro Getaria-Tolosa, Koruko Ama 3: Pedreña, Ambilamp (Portugalete), Getxo
3   Bizkaia 17 Amaia Kareaga, Aiala Uribelarrea Bizkaia
4   Kantabria 8 Alba Rocillo, Sara Vazquez San José XII

Erreferentziak aldatu

  1. «Galiziak eta Gipuzkoak irabazi dute Euskotren Liga» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).

Kanpo estekak aldatu