Emakumezkoen Europako Futbol Txapelketa

Emakumezkoen Europako Futbol Txapelketa
Antolatzailea UEFA
Lehen ekitaldia 1984
Eremua Europa mailako txapelketa
Parte hartzaileak 12 (guztira 52)
Garaipen gehien Alemania Alemania (8)
2022ko txapelduna Ingalaterra Ingalaterra

Emakumezkoen Europako Futbol Txapelketa emakumezkoen futbolean Europan jokatzen den txapelketarik garrantzitsuena da. Alemaniako selekzioa da garaipen gehien lortu dituen taldea, zortzi txapelketa hain zuzen ere, hauetatik sei jarraian.

Alemania eta Norvegia dira txapelketa gehien irabazi duten selekzioak.

Historia aldatu

Lehenengo ekitaldia 1984an jokatu zen, Emakumezkoen futbolaren Europako Txapelketa (European Competition for Women's Football) izenarekin. Lehenengo ekitaldi hartan etxeko eta kanpoko partidak jokatu ziren, kluben arteko txapelketetan bezala eta hamasei selekziotatik lau iritsi ziren final-erdietara, Suedia, Ingalaterra, Danimarka eta Italia. Finalean suediarrak gailendu ziren eta ez zen hirugarren posturako partidarik jokatu. 1987ko txapelketa Norvegian jokatu zen eta 1989ko Mendebaldeko Alemanian, eta etxekoak nagusitu ziren ekitaldi bietan.

Gaur egungo txapelketa, UEFA Emakumezkoen Europako Futbol Txapelketa, 1991ean abiatu zen Danimarkan eta Alemaniarrek lortu zuten garaipena. 90. hamarkadan bi urtetik behin izan zen txapelketa baina 1997aren ondoren lau urtekoa bihurtu zen. 1995etik aurrera ez da hirugarren posturako partida jokatzen.

Palmaresa aldatu

Urtea Egoitza Txapelduna Emaitza Finalista Finalerdien galtzaileak
1984 ez   Suedia 1-0, 0-1, (pen:4-3)   Ingalaterra   Danimarka
  Italia
1987 Norvegia   Norvegia 2-1   Suedia 3.   Italia (2-1)
4.   Ingalaterra
1989 Mend. Alemania   Mend. Alemania 4-1   Norvegia 3.   Suedia (2-1, luz)
4.   Italia
1991 Danimarka   Alemania 3-1 (luz)   Norvegia 3.   Danimarka (2-1, luz)
4.   Italia
1993 Italia   Norvegia 1-0   Italia 3.   Danimarka (3-1)
4.   Alemania
1995 Alemania   Alemania 3-2   Suedia   Ingalaterra
  Norvegia
1997 Norvegia, Suedia   Alemania 2-0   Italia   Suedia
  Espainia
2001 Alemania   Alemania 1-0 (u.g.)   Suedia   Danimarka
  Norvegia
2005 Ingalaterra   Alemania 3-1   Norvegia   Finlandia
  Suedia
2009 Finlandia   Alemania 6-2   Ingalaterra   Norvegia
  Herbehereak
2013 Suedia   Alemania 1-0   Norvegia   Danimarka
  Suedia
2017 Herbehereak   Herbehereak 4-2   Danimarka   Ingalaterra
  Austria
2022 Ingalaterra   Ingalaterra 2-1 (luz)   Alemania   Frantzia
  Suedia
2025 Suitza
  • (u.g.), "urrezko gola".
  • (luz), luzapenean.
  • (pen), penalti jaurtiketak.

Garaipenak aldatu

Podiuma aldatu

     
 
 
 
  Alemania
1989, 1991, 1995, 1997, 2001, 2005, 2009, 2013
     
 
 
 
  Norvegia
1987, 1993
     
 
 
 
  Suedia
1984
     
 
 
 
  Herbeher.
2017
     
 
 
 
  Ingalaterra
2022

Dominak aldatu

Selekzioa       Garaipenak
  Alemania 8 1 0 1989, 1991, 1995, 1997, 2001, 2005, 2009, 2013
  Norvegia 2 4 0 1987, 1993
  Suedia 1 3 2 1984
  Ingalaterra 1 2 1 2022
  Herbehereak 1 0 0 2017
  Italia 0 2 1
  Danimarka 0 1 2
  Espainia 0 0 1
  Finlandia 0 0 1
  Austria 0 0 1
  Frantzia 0 0 1

Jokalari onenak aldatu

 
Alemaniako selekzioa da garaipen gehien lortu dituen taldea.
 
Inka Grings 2005 eta 2009ko txapelketatan goleatzaile nagusia izan zen.
 
Birgit Prinz da Inka Grings-ekin batera Europako txapelketaren historiako goleatzaile nagusia.

Hauek dira Munduko Txapelketetako azke faseetan gol gehien sartu dituzten jokalariak:

Jokalari onenak aldatu

Txapelketa bakoitzeko "Urrezko jokalaria" irabazi duten futbolarien zerrenda:

Urtea Jokalaria
1984   Pia Sundhage
1987   Heidi Støre
1989   Doris Fitschen
1991   Silvia Neid
1993   Hege Riise
1995   Birgit Prinz
1997   Carolina Morace
2001   Hanna Ljungberg
2005   Anne Mäkinen
2009   Inka Grings
2013   Nadine Angerer
2017   Lieke Martens
2022   Beth Mead

Golegile nagusiak aldatu

  • Guztira:
Urtea Golegile nagusiak Golak Txapelketak
1   Inka Grings 10 1997, 2005, 2009
  Birgit Prinz 10 1995, 1997, 2001, 2005, 2009
3   Heidi Mohr 8 1989, 1991, 1993, 1995
  Carolina Morace 8 1984, 1987, 1989, 1991, 1993, 1997
  Lotta Schelin 8 2005, 2009, 2013, 2017
5   Hanna Ljungberg 6 1997, 2001, 2005
  Beth Mead 6 2022
  Alexandra Popp 6 2022
  • Txapelketa bakoitzean:
Urtea Jokalaria Golak
1984   Pia Sundhage 4
1987   Trude Strendal 3
1989   Sissel Grude
  Ursula Lohn
2
1991   Susan Mackensie 2
1993   Lena Videkull 3
1995   Ann-Kristin Aarønes 6
1997   Carolina Morace
  Marianne Pettersen
  Angélique Rouhas
4
2001   Claudia Müller
  Sandra Smisek
3
2005   Inka Grings 4
2009   Inka Grings 6
2013   Lotta Schelin 5
2017   Jodie Taylor 5
2022   Beth Mead
  Alexandra Popp
6

Ikus, ginera aldatu

Kanpo estekak aldatu