Elorri-satiroa (Satyrium spini) Lycaenidae familiako lepidopteroen espezie bat da[1]. Europa erdialdean eta hegoaldean bizi da, baita Kaukaso aldean ere.

Elorri-satiro
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaLycaenidae
LeinuaEumaeini (en) Eumaeini
GeneroaSatyrium
Espeziea Satyrium spini
Datu orokorrak
OstalariaRhamnus

Deskribapena aldatu

Tamaina txikiko tximeleta bat da, hego zabalera 26-32 mm artekoa da. Emea pixka bat handiagoa izaten da arra baino. Hego marroiak ditu orokorrean. Lerro zuri fin batek zeharkatzen ditu hegoak eta ertza ere zuria du. Emeak orbain laranga batzuk ditu amaieran eta zatitxo urdinxka bat ere bai. Tximeletaren gorputza urdinxka da eta oso iletsua da.

Beldarra berdea da eta lerro horik ditu alboetan. Inurriekin elkartzen da sarritan[2].

Habitata aldatu

Bide ertzetan eta sasi asko dagoen tokietan ikusi ohi da, 200 m eta 1.800 m arteko altueran[2].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Satyrium» ftp.funet.fi (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  2. a b (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Mancha azul. Satyrium spini» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).

Kanpo estekak aldatu