San Eloi (latinez Eligius ; Chaptelat, Limousin, 588Noyon, 660) Noyon-Tournaiko apezpikua izan zen, 641-660 urteetan. Urregina zen. Dionisio santuaren mausoleoa egin zuen, eta Klotario II.a eta Dagoberto I.a errege frankoen dirugin nagusia izan zen. Noyongo apezpiku izendatu ondoren, kristautze-lan handia egin zuen hango biztanleen artean; Solignaceko monasterioa sortu zuen (632), eta Frantziako iparraldeko kristau-fedearen zabaltzaile handiena izan zen. Urregin, zilargin eta forjarien patroia da, eta abenduaren 1a da haren jaieguna.

Eloi

apezpiku

Bizitza
JaiotzaChaptelat588ko ekainaren 11
HerrialdeaFrankoen Erresuma
HeriotzaNoyon660ko abenduaren 1a (72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, urregina, idazlea eta apezpiku katolikoa
Lantokia(k)Tours
Santutegia
Abenduaren 1
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Ordination de saint Eloi à l'évêché de Noyon. XVème siècle.
San Eloiren ordenazioa, XV. mendea

Erreferentziak aldatu