Mary Ellaline Terriss (Port Stanley, Falklandak, 1871ko apirilaren 13a - Londres, Ingalaterra, 1971ko ekainaren 16a), Mary Ellaline Lewin jaiotza-izenez eta Ellaline Terriss izenez ezaguna, britainiar aktorea eta abeslaria izan zen. Eduardotar komedia musikaletan antzezteagatik ezaguna zen. 1893an Seymour Hicks aktorea eta ekoizlearekin ezkondu zen.

Ellaline Terriss

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMary Ellaline Lewin
JaiotzaPort Stanley1871ko apirilaren 13a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
BizilekuaMerstham (en) Itzuli
HeriotzaHampstead eta Londres1971ko ekainaren 16a (100 urte)
Hobiratze lekuaRichmond
Heriotza moduaberezko heriotza: eritasuna
Familia
AitaWilliam Terriss
Ezkontidea(k)Seymour Hicks  (1893 -  1949)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta zinema aktorea
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0855909 IBDB: 62052
Musicbrainz: aaea1cb9-b34c-4270-9d51-7588b79d3019 Find a Grave: 41272819 Edit the value on Wikidata

Terriss dozena bat britainiar film baino gehiagotan agertu zen, gehienbat senarra aktore, idazle edo zuzendari-lanak egin zituen filmetan, hain zuzen. Besteak beste, zinema mutuko film hauetan antzeztu zuen: Scrooge (1913), David Garrick (1913), Flame of Passion (1915), A Woman of the World (1916), Masks and Faces (1918), Always Tell Your Wife (1923), Land of Hope and Glory (1927) eta Blighty (1927).

Ondoren, zinema mututik soinudun zinemara aldatu zen eta ondorengo filmetan antzeztu zuen: Atlantic (1929), A Man of Mayfair (1931), Glamour (1931), The Iron Duke (1934), Royal Cavalcade (1935) and The Four Just Men (1939).

Kanpo estekak aldatu