Elkarlaneko robotika, robotika kolaboratibo edo kobotika gizakiekin batera lan-eremu berean eskuz esku lan egiteko gai diren robotak ikertzeaz, garatzeaz eta ekoizteaz arduratzen den robotikaren adarra da. Elkarlanerako robotei kobot deritze. Gizakiak eta robotak lan-eremu berean aritzen direnez, robotek sentsoreak eta kamerak dituzte gizakiekin talkak saihesteko. Segurtasun neurrioi esker, robotek hesitutako lan-eremuen barruan lan egin beharrean, ohiko lan-eremuetan egin dezakete lan.

KUKA robotika enpresaren LBR iiwa modeloa, gizakiokin eskuz eskuz lan egiteko diseinatua, 2015eko Lyongo Innnorobo erakustazokan.

Northwestern Unibertsitateko J. Edward Colgate eta Michael Peshkin irakasleek asmatu zituzten kobotak 1996an.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Van, Jon. (1996-12-11). «Mechanical Advantage» Chicago Tribune (Noiz kontsultatua: 2017-11-22).

Kanpo estekak aldatu