Genetikan, kromosomen arteko elkargurutzaketa (crossing-over ere deitua, ingelesez) bi kromosomen arteko truke genetikoa da. Meiosiaren lehenengo profasean, kromosoma homologoak parekatu egiten dira, eta lotura estuak (kiasmak) mantentzen dituzte. Elkargurutzaketa gertatu aurretik kromatidak hautsi eta berriz lotzen dira, baina gurutzatuta (lau kromatidetatik bik zati batzuk trukatzen dituzte, hots, geneak trukatzen dituzte).

Elkargurutzaketa bikoitza.
Recombination involves the breakage and rejoining of parental chromosomes.


Elkargurutzaketak kromosoma berean dauden bi gene banandu ditzake. Demagun, adibidez, kromosoma batean A eta B geneak daudela, eta bere homologoan a eta b geneak. Kromatiden arteko elkargurutzaketaren ondorioz bi kromosoma berri ager daitezke: A eta b geneak dituena, eta a eta B geneak dauzkana. Kromosoma berean dauden bi genek duten banantzeko probabilitatea handiagoa da haien arteko distantziaren arabera: zenbat eta distantzia handiagoa geneen artean (locusetan), orduan eta probabilitate handiagoa haien arteko elkargurutzaketa bat gertatzeko. Aitzitik, bi geneak elkarrengandik oso gertu badaude, haien artean kromosomen haustura gertatzeko probabilitatea oso txikia da.

Elkargurutzaketak populazio baten aldarkotasun genetikoa handitzen du, konbinazio genetiko berriak eragiten dituelako.

Elkargurutzaketa birkonbinazio genetikoaren adibide bat da, baina ez bakarra. Birkonbinazio genetikoa ADNaren zati bat hautsi eta beste ADN molekula batekin lotzean datza. Eukariotoengan ez ezik, birkonbinazio genetikoa prokariotoengan ere ohikoa da.

Kanpo estekak aldatu