Eliseo Gil

arkeologo espainiarra

Eliseo Gil Zubillaga (Gasteiz, Araba, 1961) arkeologoa da. Hainbat artikulu zientifiko eta katalogo idatzi zitu Arabako arkeologiari buruz, batez ere erromatara garaiaren inguruan. beste ikerlarirekin batera liburu kolektiboetan ere parte hartu zuen. Berak zuzendutako Iruña-Veleiako indusketetan izandako ustezko faltsutzeen ondorioz egin da ospetsu eremu akademikotik haratago.

Eliseo Gil
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1961 (62/63 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa
KidetzaEusko Ikaskuntza

Biografia aldatu

Geografia eta Historian lizentziaduna EHUn. Indusketa- eta ikerketa-proiektuak zuzendu ditu Euskal Herriko arkeologia-gune zenbaitetan: Atxa (Gasteiz), Albeiurmendi (Durruma) eta Iruña-Veleia (Iruña Oka).

Eusko Ikaskuntzaren Arabako lehendakariorde aukeratu zuten 1993an, eta kargu horretan aritu zen 1996 bitartean. 1997tik aurrera Eusko Ikaskuntzako idazkariorde izan zen, hainbat urtez.

Jakitez programan irakasle da. Onda Cero eta Radio Vitoria irratietan Eusko Ikaskuntzak egiten duen irrati-saioaren koordinatzailea da. Hainbat lan argitaratu ditu.

Argitalpen batzuk aldatu

Erreferentziak aldatu