Elisenda Vives Balmaña

Elisenda Vives Balmaña (Bartzelona, 1955) andorratar diplomazialaria da, 2015eko azaroaz geroztik Nazio Batuen Erakundean bere herrialdearen ordezkari iraunkor gisa aritzen dena.

Elisenda Vives Balmaña

Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1955 (68/69 urte)
Herrialdea Andorra
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Bartzelonako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
Jarduerak
Jarduerakzientzialaria, diplomazialaria eta enbaxadorea

Bizitza aldatu

Bartzelonan jaio zen. Filosofian eta literaturan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Genero ikerketetako masterra egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean, politika konparatuko graduondokoa Kataluniako Unibertsitate Irekian, Andorrako zuzenbideko graduondokoa Andorrako Unibertsitatean eta eta historiako doktoretza Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan[1].

Vivesek geografia eta historia irakatsi zituen[2] Andorrako Kanpo Arazoetarako Ministerioan lanean hasi aurretik, 1992tik 2001era. 2000tik 2001era Andorrako enbaxadore izan zen Italian eta Marokon[1].

Kontseilu Nagusiko Protokolo eta Administrazio Gaietako burua izan zen 2001etik 2015era. Andorrako UNESCOren Batzorde Nazionaleko presidentea ere izan zen 2012tik 2015era[1][2].

2015eko azaroaren 3an, Antoni Martí lehen ministroak Nazio Batuen Erakundean Andorrako ordezkari iraunkor izendatu zuen[1]. 2016ko martxoaren 2an, Andorrako enbaxadore Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon izendatu zuten[2].

2016ko azaroaren 30ean, Vivesek eta A. Rohan Pererak adierazpen bat sinatu zuten Andorra eta Sri Lankaren arteko harreman diplomatikoak ezartzeko[3][4].

2017ko martxoaren 24an Andorraren izenean Parisko Hitzarmena berretsi zuten dokumentuak Nazio Batuen Erakundeari ofizialki aurkeztu zizkion[5].

Eudald Guillamet Antonekin ezkonduta dago. Lau hizkuntza menderatzen ditu: katalana, gaztelania, frantsesa eta ingelesa[1][2].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e (Ingelesez) «New Permanent Representative of Andorra Presents Credentials» United Nations 2015-11-03 (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  2. a b c d (Ingelesez) «Andorra’s Ambassador to the United States: Who Is Elisenda Vives Balmaña?» AllGov 2016-11-06 (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  3. (Ingelesez) «Sri Lanka and Andorra establish Diplomatic Relations» Permanent Mission of Sri Lanka to the United Nations 2016-11-30 (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  4. (Ingelesez) «SL establishes diplomatic ties with Andorra» Daily Mirror 2016-12-08 (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  5. (Ingelesez) «On 24th March Andorra officially submitted documents on the ratification of Paris Agreement to the UN headquarters in New York» News H24 2017-03-27 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-09-03) (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).

Kanpo estekak aldatu