Elisabeta Guzganu-Tufan

eskrimalari errumaniarra

Elisabeta Guzganu-Tufan (Bukarest, 1964ko abuztuak 8) errumaniar floretista bat da.

Elisabeta Guzganu-Tufan

Bizitza
JaiotzaBukarest1964ko abuztuaren 8a (59 urte)
Herrialdea Errumania
Hezkuntza
Hizkuntzakerrumaniera
Jarduerak
Jarduerakeskrimalaria
Pisua54 kilogramo
Altuera160 zentimetro

Kirol karrera aldatu

Errumaniar floretista honek 1984ko Udako Olinpiar Jokoetan Los Angelesen parte hartu zuen taldekako florete proban Monika Weber-Koszto, Rozalia Oros, Marcela Moldovan-Zsak eta Aurora Danekin, zilarrezko domina lortuz. Banakako proban laugarren amaitu zuen. Seulen ospatu ziren 1988ko Udako Olinpiar Jokoetan bederatzigarren amaitu zuen banakako florete proban. Bartzelonan ospatu ziren 1992ko Udako Olinpiar Jokoetan brontzezko domina lortu zuen taldekako florete proban Reka Zsofia Lazăr-Szabo, Claudia Grigorescu, Laura Cârlescu-Badea eta Roxana Dumitrescu taldekide zituela. Banakako florete proban hogeitabatgarren amaitu zuen. 1987ko Munduko Eskrima Txapelketan urrezko domina lortu zuen banakako florete proban.


  Artikulu hau Errumaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.