Elisabet Erreginaren uharteak


Elisabet Erreginaren uharteak[1] (ingelesez: Queen Elisabeth Islands) Kanadako Artikoko uhartedia da, 74° 30’-ko latitudetik gora dauden uharteak hartzen dituena, lehenengo Parry eta Sverdrup uharte multzoak barne. Ellesmere, Melville, Devon eta Axel Heiberg dira uharte nagusiak. 419.061 km² hartzen dute guztira eta 325 lagun bizi dira bertan.

Elisabet Erreginaren uharteak

Satelitezko irudia
Bertako izenaQueen Elisabeth Islands
Geografia
KokapenaOzeano Artikoa
Uharteak denera2.126
Uharte nagusiakEllesmere, Melville, Devon eta Axel Heiberg
Azalera419.061 km²
Punturik garaienaBarbeau mendia
Politika
Herrialdea Kanada
ProbintziakIpar-mendebaldeko Lurraldeak eta Nunavut
Gizartea

Uharteak aldatu

Hauek dira, mapan adierazita, uharte nagusiak artxipelagoan:

 
Artxipelagoko uharteak.

Uharteen artean, Melville uhartearen mendebaldea eta haren ipar-mendebaldera dauden beste batzuk Kanadako Ipar-Mendebaldeko Lurraldeen barruan daude administratiboki; baina ekialdeko lur gehienak Nunavut eskualdean daude, Inuit herriaren autogobernuko zonaldean.

 
Uharteen kokapena Kanadan, marra beltzak bereizten ditu, mendebaldean utziz, Ipar-mendebaldeko Lurraldeak, eta ekialdera Nunavetekoak.
Elisabet Erreginaren uharteak (100 km² baino gehiago)
 
Ranking
Munduan Kanadan Multzoan Izena Probintzia Azalera
(km²)
Perimetro
(km)
Biztanleria
(2001)
Punturik garainea Garaiera
010 CAN-03 01 Ellesmere uhartea Nunavut 196.236 10.748 168 Barbeau mendia 2.616
027 CAN-06 02 Devon uhartea Nunavut 55.247 3.589 0 Devon izotz-eremua 1.920
032 CAN-07 03 Axel Heiberg uhartea Nunavut 43.178 3.061 0 Outlook Peak 2.210
033 CAN-08 04 Melville uhartea Ipar-mendebaldeko Lurraldeak
Nunavut
42.149 3.107 0 Izengabeko lekua 776
054 CAN-13 05 Bathurst uhartea Nunavut 16.042 2.069 0 Stokes mendiak 412
055 CAN-14 06 Patrick Printzearen uhartea Ipar-mendebaldeko Lurraldeak 15.848 1.672 0 Izengabeko lekua 279
069 CAN-16 07 Ellef Ringnes uhartea Nunavut 11.295 1 027 0 Isachsen Dome 260
096 CAN-21 08 Cornwallis uhartea Nunavut 6.995 636 215 Izengabeko lekua 359
111 CAN-25 09 Amund Ringnes uhartea Nunavut 5.255 500 0 Izengabeko lekua 265
115 CAN-26 10 Mackenzie King uhartea Ipar-mendebaldeko Lurraldeak
Nunavut
5 048 444 0 Leffingwell Crags 500
171 CAN-30 11 Borden uhartea Ipar-mendebaldeko Lurraldeak
Nunavut
2.794 418 0 Izengabeko lekua 150
185 CAN-33 12 Cornwall uhartea Nunavut 2.258 311 0 McLeod Head 400
249 CAN-38 13 Eglinton uhartea Ipar-mendebaldeko Lurraldeak 1.541 227 0 Izengabeko lekua 210
265 CAN-40 14 Graham uhartea(Nunavut) Nunavut 1.378 171 0 175
273 CAN-43 15 Lougheed uhartea Nunavut 1.308 243 0 Izengabeko lekua 126
294 CAN-44 16 Byam Martin uhartea Nunavut 1.150 145 0 Izengabeko lekua 153
298 CAN-46 17 Vanier uhartea Nunavut 1.126 169 0 Adam mendilerroa 220
311 CAN-48 18 Cameron uhartea Nunavut 1.059 219 0 Wilmot mendia 171
336 CAN-52 19 Meighen uhartea Nunavut 955 188 0 Meighen izotz-eremua 268
383 CAN-59 20 Brock uhartea Ipar-mendebaldeko Lurraldeak 764 174 0 Izengabeko lekua 67
421 CAN-61 21 King Christian uhartea Nunavut 645 116 0 King Christian mendiak 165
454 CAN-64 22 North Kent uhartea Nunavut 590 122 0 Izengabeko lekua 600
467 CAN-65 23 Emerald uhartea Nunavut 549 117 0 Izengabeko lekua 150
- CAN-68 24 Alexander uhartea Nunavut 484 129 0 180
- CAN-73 25 Massey uhartea Nunavut 432 113 0 210
- CAN-78 26 Little Cornwallis uhartea Nunavut 412 158 0 Izengabeko lekua 130
- CAN-85 27 Coburg uhartea Nunavut 344 138 0 Izengabeko lekua 823
- CAN-87 28 Helena uhartea Nunavut 326 98 0
- CAN-89 29 Stor uhartea Nunavut 313 79 0 Izengabeko lekua 560
- CAN-93 30 Baillie-Hamilton uhartea Nunavut 290 74 0 Izengabeko lekua 230
- CAN-112 31 Griffith uhartea Nunavut 189 63 0
- CAN-128 32 Hoved uhartea Nunavut 158 55 0 Izengabeko lekua 350
- CAN-136 33 Lowther uhartea Nunavut 145 58 0
- CAN-141 34 Buckingham uhartea Nunavut 137 45 0 Monte Windsor 150

Lurraldea eta gizakiak aldatu

 
Eskualde honetan Dorset kultura Thule kulturak ordezkatu zuen garaia.

Uharteetako ipar-mendebaldeko kostalde parte batzuk giza-okupazioarentzat gogorregiak suertatu zirela dirudi, baina gainerakoetan paleo-eskimo eta inuitak, herri artikoak, bizimodu nomadikoa egiteko gauza izan dira ingutune latz honetan.

Duela 4500 urte inguru iritsi ziren gizakiak lehen aldiz inguru honetara. Pre-Dorset izenarekin ezaguna den Paleo-Eskimo kultura anitz batek Bering itsasartetik mendebalderantz migratu zuen eta inguru honetaraino iritsi. [2] Ebidentziek iradokitzen dute Pre-Dorset kultura sasioaren araberako nomada zela, asentamenduen artean mugitzen zela baliabideak aprobetxatzeko.

Dorset kultura aldatu

Pre-Dorset kulturari Dorset kulturak jarraitu zion duela 2800 urte inguru. Pre-Dorset eta Dorset kulturen arteko desberdintasunak teknologia litikoan, artean eta eraikuntza estiloetan daude, eta bata bestearen ondorengo zuzena dela pentsatu izan den arren, harremana ez dago argi. Dorset kulturan, arkua eta gezia ez ziren erabili, bai ordea aurreko zein ondorego kulturetan [3].

Thule kultura eta inuitak aldatu

Thule herria, inuit modernoaren arbasoak, Alaskatik Ipar-mendebaldeko Lurraldeetara eta Nunavutetara migratzen hasi ziren 1300. urterako.

Inuit herriak dira Thule kulturaren ondorengo zuzenak, eta uharte hauetan ere bizi ziren. Herri semi-nomadikoa ziren eta hortaz uhartea ondo ezagutu arren, ez zuten hemen edo beste toki batzuetan asentemandu jarraiturik egiten, bai ordea, neguko kanpamenduak 100 pertsona artekoak, eta udakoak aldiz, dozena bat edo gutxiagokoak.[4]

20. mendearen 2. zatitik aurrera, inuiten bizitza nomadikoa aldatu egin da eta asentamendu finkoetan berrantolatu da kultura hau Kanada iparraldean, bereziki Nunavut esaten duten eskualdean. Herrietan finkatze hau behartua izan zen kasu batzuetan, eta hain zuzen ere egun artxipelago honetan dagoen Resolute / Qausuittuq herria (Ellesmere uhartean) hegoalderahotik ekarri zituzten Inuitekin sortu zen 1950eko hamarkadan.[5]

 
Resolute edo Qausuittuq 2004. urtean.

Hala ere, urteen poderioz, eta azkenean auto-gobernu gaitasuna gauzatu delarik nolabait Nunavuten, azpiegitura sozial modernoak eta biziraupena ziurtatzeko, inuitek .ere bat egin dute asentamenduekin.

Resilutez gain, beste asentamendu bat dago uharteetan, Grise Fiord, hau ere Ellesmeren, bien artean 375 biztanle direlarik. Alert izeneko estazio meteorologiko bat ere bada, biztanlego ofizialik gabe, baina urte osoan zehar bertan zientzalari eta langileak dituena.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. (Ingelesez) «Dorset DNA: Genes Trace the Tale of the Arctic's Long-Gone 'Hobbits'» NBC News.
  3. (Ingelesez) Houmard, Claire. (2018-01-01). «Cultural Continuity from Pre-Dorset to Dorset in the Eastern Canadian Arctic Highlighted by Bone Technology and Typology» Arctic Anthropology 55 (1): 24–47.  doi:10.3368/aa.55.1.24. ISSN 0066-6939..
  4. (Ingelesez) «Inuit» www.thecanadianencyclopedia.ca (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  5. (Ingelesez) «Resolute» Travel Nunavut (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).

Kanpo estekak aldatu