Elisa Hall

XX. mendeko idazle eta sufragista guatemalarra

Elisa Hall Sánchez (Guatemala Hiria, 1900eko otsailaren 26a1982ko maiatzaren 20a) Guatemalako idazle, intelektual eta sufragista izan zen. Semilla de Mostaza (1938) da bere obrarik ezagunena.

Elisa Hall

Bizitza
JaiotzaGuatemalako Hiria1900eko otsailaren 26a
Herrialdea Guatemala
HeriotzaGuatemalako Hiria1982ko maiatzaren 20a (82 urte)
Familia
Familia
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta sufragista

Biografia aldatu

Guillermo Francisco Hall Avilés eta Elisa Sánchezen alaba izan zen.[1] Beste hainbat senide bezala, besteak beste, aitona, aita, neba eta ilobak, idazle eta poeta izan zen. Hamabi urterekin jada idazten zuen, eta 16 urte zituela Benito Pérez Galdósekin gutunak trukatzen zituen, baita beste idazle eta pertsona esanguratsu batzuekin ere,[2] hala nola, Juan J. Cañas, Alberto Masferrer, Fences Redish edo Manuel Valladares Rubio, Salomón de la Selva eta José Ramón Uriarterekin.

1900ean, aitak gatazka politiko eta ekonomiakoak izan zituen León Bolañosekin eta horren ondorioz,[3] Estrada Cabrera presidenteak atxilotu egin zuen bi alditan.[3] Elisaren amak aita askatu zuen 1906ko urtarrilaren 11an eta egun batzuk geroago, urtarrilaren 16an, Elisa ere askatu zuten, izan ere mojen etxe batean zuten bahiturik.[3] Egoeraren ondorioz, familia erbesteratu zen. Hondurasko eta El Salvadorreko senide eta lagunek lagundu egin zieten erbestealdi behartuan. Izan ere, Elisaren aita Hondurasen jaio zen eta jatorri britaniarra zuen, William Hall politikariaren biloba izanik.

Elisa Hall San Salvadorrera erbesteratu zen 1913ko abuztuan, eta han zegoen 1917ko lurrikara gertatu zenean. Horregatik, gurasoek Guatemalara eraman zuten berriro. Baina urte horretako abenduan, Guatemala Hiriak 1917ko abenduko lurrikarak eta 1918. urtearen hasierakoak jasan zituen.

Elisa Hallek Guatemalako San Carlos Unibertsitateko Medikuntza Zientzien Fakultatera sartzeko saiakera egin zuen baina emakumea izanik ez zuten onartu. Hala ere, medikuntza praktikan jarri omen zuen, senideen arabera, dute haur baten hankak zuzendu zituen, igeltsua jarriz gorputz-adarra bideratuz.[1]

XX. mendearen bigarren hamarkadaren amaieran, Hallek bere senarra izango zena ezagutu zuen: José Luis Asturias Tejada, 1923ko otsailaren 3an ezkondu ziren.

1944ean, Angelina Acuña de Castañeda, Berta Corleto, Gloria Méndez Mina de Padilla, Rosa de Mora, Irene de Peyré eta Graciela Quan-ekin batera Unión Femenina Guatemalteca Pro-ciudadanía sortu zuen, eskubide zibilen adeko elkarteak emakume alfabetatuen sufragismoa defendatzen zuen ere. 1947an ere Primer Congreso Interamericano de Mujeres delakoa antolatzen lagundu zuen.[4][5]

Obra aldatu

Madre Maya aldatu

1920ko hamarkadaren erdialdean, Hallek argitaratu gabeko eleberri bat idatzi zuen, Madre Maya izenekoa, eta gizarte-klase desberdinetan alkoholak eragindako hondamendiei buruzkoa zen. Alberto Masferrer pedagogoak idazlearen adimena eta kontzientzia balioan jarri zituen. [6]

Semilla de Mostaza aldatu

Asturias familiarekin bizi izan zen urteetan, Elisak haien arbasoa zen Sancho Álvarez emigrazioaren nondik norakoak ikertu zituen. Hala, Hallek Semilla de Mostaza idatzi zuen, hirurehun eta berrogeita hiru orriko eskuizkribuaren arabera, 1937ko otsailaren 5ean hasi eta 1938ko otsailaren 3an amaitu zuen, arratsaldeko 3:36an. 1937ko maiatzean, bere aitak, Guillermo F. Hallek, Academia Guatemalteca de la Lenguako kide sortzaileak, alabak idazten ari zen lanaren lehen kapituluak eraman zituen Guatemalako Akademiara. Berak eta Guillermok, Elisaren anaiak, testua makinaz pasatzera lagundu zioten. [7]

Semilla de mostazaren lehen argitalpena 1938ko urrian 1.150 ale inprimatu ziren Tipografia Nacionaleko lantegietan, Jorge Ubico Castañeda presidentearen babesarekin. Elisak kontu handiz gainbegiratu zuen lehen edizio hau, eta berak sortu zituen karatula eta barrualdea apaintzen zituzten marrazkiak.[7]

Hall-en liburua maisulana zela zioten, Lope de Vegaren, Luis de Góngoraren eta Miguel de Cervantesen mailakoa, Guatemalako letrak ez ezik, Amerika eta literatura unibertsala aberastuko zituena.[8] Baina kritikari batzuek zalantzan jarri zuten Elisaren ekoizpena, emakume izateagatik eta unibertsitateak ikasi ez izateagatik. Kritikari horiek uste zuten ezinezkoa zela emakume bat luma hain modu zoragarri eta atseginean erabiltzeko gai izatea. Arrazoi hori nahikoa izan zen idazlanaren egiletasunari buruzko eztabaida pizteko.[1]

Hainbesteko jazarpena jaso zuen Kantzilerraren esku-hartzea eskatu zuela; izan ere, haren iritziz, Gobernuaren Tipografia Nazionala izan zenez bere lana argitaratu zuen organoa, uste zuen hark desitxuratu egin nahiko zuela iruzurra. Bere lana bere herrialdetik kanpoko kritikariek, adituek edo filologo espainiarrek azter zezaten eskatu zuen, beren lana Urrezko Mendean ezin izan zela frogatu zezaten. Elisak obraren bigarren atal bat idatzi zuen, Mostaza, eta bertan satirizatuta agertzen dira jazarpena eta mehatxuen protagonistak.[2]

Mostaza aldatu

Mostaza agertu zenean, erasotzaileek ez zuten zalantzan jarri haren egiletza, eta, besterik gabe, adierazi zuten aurrekoa baino kalitate apalagokoa zela. Haren asmoa zen hirugarren zati bat idaztea, Mostaza en flor izenekoa baina aurkarien eraso gogorrekin minduta, autoreak idazketarekiko interesa galdu zuen, eta olioz, akuarelaz eta bere baratze-lorategiaz pintatzen aritu zen.[2]

Aitortza aldatu

2011ko ekainean, Gabriela Quirante Amores espainiar filologoak ikerketa filologiko bat egin zuen, eta, zalantzarik gabe, erakutsi zuen Elisa Hall zela Semilla de mostazaren egilea. Edukiari eta dokumentazio historikoari buruzko probak, bai eta Quirantek bere azterketa filologikoan aurkeztutako aztarna formal, ideologiko eta linguistikoak ere, erabakigarriak eta eztabaidaezinak dira.[2]

Ikus, gainera aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Guatemala

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Quirante Amores 2012.
  2. a b c d (Gaztelaniaz) «Presentan “Semilla de Mostaza y Mostaza” de Elisa Hall de Asturias (La Hora)» elGuatemalteco 2013-02-13 (Noiz kontsultatua: 2023-06-07).
  3. a b c Arévalo Martínez 1945.
  4. [https://web.archive.org/web/20160305122555/http://historia.fcs.ucr.ac.cr/articulos/esp-genero/2parte/CAP8Guadalupe.htm «CAP�TULO 8»] web.archive.org 2016-03-05 (Noiz kontsultatua: 2023-06-07).
  5. Asturias, Ricardo Flores. (2011-06-06). «POLITICA Y SENTIDO COMUN: LAS MUJERES NO VOTAN PORQUE SÍ. CONGRESO INTERAMERICANO DE MUJERES, 1947» POLITICA Y SENTIDO COMUN (Noiz kontsultatua: 2023-06-07).
  6. Masferrer 1929.
  7. a b El Guatemalteco 2012.
  8. Hernández de León 1938.

Bibliografia aldatu

  • Hernández de León, Federico (1938). «Semilla de Mostaza». Diario de Centro América (Guatemala).
  • Arévalo Martínez, Rafael (1945). ¡Ecce Pericles!. Guatemala: Tipografía Nacional.
  • Masferrer, Alberto (1929). Patria (San Salvador).
  • Pérez Galdós, Benito (1939). «Epístola a Elisa Hall». El Imparcial (Guatemala).
  • Quirante Amores, Gabriela (2012). «Semilla de mostaza (1938): Polémica sobre la autoría y análisis interpretativo de la obra». TFM Estudio literarios.

Kanpo estekak aldatu