Elendil, Garaia ezizenduna, Tolkienen legendarium ospetsuko pertsonaia bat da. Numenortar arrazako gizaki bat da. Bere izenak, "izarrak maite dituena" esan nahi du, Elen, "izarra" eta ndil, "maitalea", "maite duena" hitzetatik datorrena.

Elendil
Legendarium
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
HeriotzaBarad-Dûr
Sexuagizonezkoa
Jardueraliderra
ezpataria
Familia
AitaAmandil
Seme-alabak
Bestelakoak
EtsaiakSauron

Amandilen semea, Anduniëko jaurerriaren oinordekoa zen, Numenor uhartekoa, eta errege odola zuen, Elros beraren ondorengoa zelarik. Bere aita bezala, Sauroni sinetsi ez zion numenortar urrietako bat izan zen.

Bere aitak, Numenorren berehalako suntsipenetik ihes egiteko esan zion, Sauronek eragindako Ar-Phârazon erregea, Valarrei desafiatzen ausartu eta Valinorrera gerra egiteko nabigatzera ausartu ondoren. Bereekin uharteko ekialdeko kostaldean ontziratu ondoren, Numenorren hondoratzetik bederatzi itsasontzitan ihes egitea lortu zuen: lau berarentzat, hiru Isildurrentzat eta beste biak Anarionentzat, bi hauek bere semeak zirelarik. Eurekin zenbait Leial zihoazen (Valarrei eta Elfoei leial zirenak), eta zazpi Palantir edo Harri Iragarle ere bazeramatzaten, Isildurrek, erre aurretik, salbatu ahal izan zuen Zuhaitz Zuriaren kimu batez gain.

Itsasontziak zeruraino altxa zituzten ekaitz eta ur mendi ikaragarriak saihestu ondoren, Erdialdeko Lurraldeko mendebaldeko kostaldean lehorreratu ziren. Han, erbesteko erresumak sortu zituzten: iparraldean, Elendil izan zen Arnorreko errege, eta, hegoaldean, Gondorren, bere semeek beste horrenbeste egin zuten.

Elendilek, Erdialdeko Lurraldeko Noldorren erregea zen eta Lindonen bizi zen Gil-Galadekin adiskidetasun handia izan zuen. Palantirrak ere banatu zituen bere erresumako toki ezberdinetan, horietako bat, Eostirionen jarri zuelarik, Emyn Beraideko dorrerik garaiena. Han bizi zen Elendil, eta haren bidez, Itsasoan zehar, Lurralde Ustelezinak ikus zitzakeen: Eressëa, Harri Maisua oraindik zegoen tokia, eta Aman, olatuek, Numenor betirako estaltzen zuten arren. Baina Sauronek ere hondamenditik ihes egin ahal izan zuen, eta Erdialdeko Lurraldera itzuli zen, eta, orain, biziraun zuten Dunedainentzako mehatxua zen. Ondorioz, Elendilek, Gil-Galadekin, Gizaki eta Elfoen Arteko Azken Aliantza osatu zuen, eta bildutako armada handia, Mordorrerantz abiatu zen.

Gerra luzean, Elendil hil egin zen, eta Narsil izeneko bere ezpata, gorputzpean hautsi zitzaion. Baina, ezpata hau baliatuz, Isildurrek eskua moztu zion Sauroni, honel, Eraztun Bakarra erauziz. Bere seme Isildurrek, Arnorrerantz abiatu aurretik eta erabateko sekretupean, Halifirienen tontorrean tumulu bat eraikiarazi zuen eta bere aitaren hondarrak lurperatu zituen. Bi mila urte inguru geroago, Hilobiaren aurrean, Zirion seneskalak eta Eorl Gaztea Eotheodak, Eorlen zina bezala ezagutzen dena egin zuten, honen bidez, Gondor eta Rohanen arteko adiskidetasuna sinatu zelarik.

Esaten denez, ondorengo garaietako oinordeko guztien artean, Elendilen antzekoena maiestatean, Aragorn izan zen.

Kanpo estekak aldatu