Elena María Tejeiro

aktore murtziarra

Elena María Tejeiro, benetako izena María Elena Mellado del Hoyo, (Murtzia, 1939ko urriaren 25a), aktorea da.[1]

Elena María Tejeiro
Bizitza
JaiotzaMurtzia1939ko urriaren 25a (84 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm0854212 Edit the value on Wikidata
Tejeiroren hasiera TVEren hasierarekin bat

Biografia aldatu

Mekanografoa da lanbidez. Interpretazioa ikasi zuen Arte Dramatikoaren Eskolan, eta 1958an Televisión Españolan egin zuen debuta, beraz, Espainiako aktore aitzindarietako bat izan zen. Palma y Don Jaime (1960) telesailean parte hartu zuen, José Luis López Vázquezekin batera, eta, urtebete geroago, Fernando Fernán Gómezen agindupean La vida alrededor lanean egin zuen lehen zinema-interpretazioa.

1960ko hamarkadan, antzerkia, zinema eta telebista uztartu zituen. Taulen gainean José André Lecour ren Las mariposas son libres (1970) edo Leonard Gersheren Los años del bachillerato (1960) lanak egin zituen.

1965eko maiatzean, Alcobendasko Domingotarren elizan ezkondu zen Antoni Ribas zinema-zuzendariarekin, eta 1975eko neguan baliogabetu zuten.

Pantaila handian, besteak beste, lan hauek egin zituen: Leon Klimovskyren Un tipo de sangre (1960), Luis Luciaren Un rayo de luz (1960), Mariano Ozoresen Alegre juventud (1962), Jesús Francoren Gritos en la noche, José Luis Sáenz de Herediaren La verbena de la Paloma (1963), Fernando Palaciosen La familia y uno más (1965), Fernando Merinoren Lola, espejo oscuro (1966) eta Amor a la española (1967), eta Roberto Bodegasen Españolas en París (1970).

Telebistarako, Jaime de Armiñánen Mujeres solas (1960-1961), Chicas en la ciudad (1961) eta Confidencias (1964-1965).Cristina y los hombres (1969) telesailean protagonista izan zen, Noel Clarasóren gidoiekin. Nobela espazioko egokitzapen batzuetan ere parte hartu zuen.

1965ean, Antoni Ribas zuzendari katalanarekin ezkondu ondoren, haren agindupean Las salvajes en Puente San Gil (1966) eta Media y calcetines (1969) interpretatzen zituen, eta bere arte-jarduera murriztu zuen. Hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, agerraldiak pantaila txikira mugatu zituen, eta berriro protagonista izan zen Enrique Martí Maquedaren Pili, secretaria ideal (1975) telesailean, José María Pradarekin batera.

Ondoren, Mario Camusen La colmena (1982)eta Pedro Costaren Redondela (1987) filmetan baino ez zuen parte hartu. Noizean behin, antzerkian lan egin zuen, hala nola, Maribel y la extraña familia (1978) berrestreinaldiko elenkoaren buru izan zen eta Un hombre y dos retratos (1981) lanaren estreinaldian, Madrilgo Beatriz antzokian.[1][2]

Sariak aldatu

Zinemako Idazleen Zirkuluaren dominak[3]
Urtea Kategoria Filma Emaitza
1971 Aktore onena Españolas en París Irabazlea

Ikuskizunaren Sindikatu Nazionalaren saria (1965), Lola, espejo oscuro lanagatik

  • Ondas saria (1965). Telebistako nazionalak: aktore onena.

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Elena María Tejeiro - Biografía de Elena María Tejeiro» www.biografias.es (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).
  2. (Gaztelaniaz) «Elena María Tejeiro (cine.com)» cine.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).
  3. «Premios del CEC a la producción española de 1971» CEC.

Kanpo estekak aldatu