Elena López Riera
Elena López Riera (Orihuela, Espainia, 1982) espainiar zinema zuzendaria eta artista da. Genevan eta Parisen bizi da.[1]
Elena López Riera | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Orihuela, 1982 (41/42 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | Geneva |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinemagilea, film-zuzendaria eta gidoilaria |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Geneva |
Ibilbidea aldatu
Elena López Rierak Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Valentzian (Espainia), eta ondoren doktoretza egin zuen Genevan.[2]
Pueblo bere film laburra 2015ean estreinatu zen Canneseko Quinzaine des réalisateurs aretoan. Las vísceras (Erraiak) (2016) eta Los que desean (Desiratzen dutenek ) bere beste film laburrak Locarnoko jaialdian estreinatu zituen, eta bigarrenari berehala eman zioten film labur onenaren saria eta Europako Zinema Sarirako izendatu zuten.[3]
Cinéfondation-eko artisten egonaldian parte hartu zuen El Agua (Ura) bere lehen film luzearen gidoiarekin; filma Canneseko Quinzaine des Réalisateurs-era ere gonbidatu zuten 2022an.[4]
Elena López Rierak eskolak ematen ditu, besteak beste, Genevako HEAD Zientzia Aplikatuen Unibertsitatean, Genevako Unibertsitateko zinema eta literatura konparatuaren sailean.
Filmografia aldatu
Sariak aldatu
Los que desean (2018) laburmetraiarekin (2018) hainbat sari eskuratu zituen, besteak beste[3]:
- Laburmetraia onenaren Pardino d’Oro Locarnoko zinemaldian
- Epaimahaiaren aipamen berezia Donostia-Zabaltegi zinemaldian.
- Bilboko Zinebi Sari Nagusia.
- Vila do Conde Sari Nagusia.
Erreferentziak aldatu
- ↑ «Elena López Riera | Tabakalera» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Elena López Riera - Biografía, mejores películas, series, imágenes y noticias» La Vanguardia 2022-04-21 (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
- ↑ a b Elena López Riera. Zuzendaria. .
- ↑ S.L, EDICIONES PLAZA. «La Elena López Riera de antes de 'El agua'» Cultur Plaza (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
- ↑ Medina, Marta. (2022-09-23). «Elena López Riera: "Por fin las clases medias empiezan a acceder a dirigir películas"» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
- ↑ Entrevista | Elena López Riera por 'El agua' desde Cannes. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
- ↑ «Emakumeak, familia eta fantasia» Berria 2022-10-29 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak aldatu
- Elena López Rierari elkarrizketa: Uraren indarra, barruan Berria, 2022-09-20
- Interview mit Elena López Riera zu El Agua auf Arte