Elena Gil Olaya

aktibista espainiarra Las Trece Rosas taldeko kidea

Elena Gil Olaya (Madril, 1919) 1939ko abuztuaren 5ean Madrilen erregimen frankistak fusilatutako emakumeetako bat izan zen, momentu horretan aktibista zen eta 20 urte zituen. Errepresaliatutako emakume talde hori Hamahiru Arrosak izenaz ezagutzen da. [1][2][3][4]

Elena Gil Olaya

Bizitza
JaiotzaMadril, 1919
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1939ko abuztuaren 5a (19/20 urte)
Hobiratze lekuaLa Almudenaren hilerria
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktibista
KidetzaGazteria Sozialista Bateratuak

Biografia aldatu

1919an Madrilen jaio zen eta bertan bizi izan zen. 1937an JSUren militante egin zen. Gerraren amaieran Murtzian zegoen, baina bertatik Madrilera itzuli zen 1939ko apirilaren hasieran. Bertan bere lagun Rafael Muñoz Coutadok alderdiarentzat lan egiten jarraitzea proposatu zion. Victoria Muñozekin batera Chamartín de la Rosako sektorean, Sergio Ortizek bideratutako lan talde batean aritu zen.

1939ko ekainaren 3an atxilotu zuten beste 56 pertsonekin batera, JSU birsortzen saiatzea eta sabotaia eta konplot ekimenetan aritzea egotziz. 21 urte baino gutxiago zituen arren ez zuten Las Ventas emakumeen kartzelan adinez beherakoentzat zegoen departamentuan sartu. Urte horretako abuztuaren 5ean fusilatu zuten Madrilgo Ekialdeko Hilerriaren (gaur egungo Almudena hilerria) hilarrietan.[5]

Memoria aldatu

Urtero, Abuztuaren 5ean emakume talde honi eta Madrilgo Ekialdeko Hilerrian fusilatu zituzten JSUko beste 43 gazteei omenaldia egiten zaie[6]. Era berean, Espainiako hainbat herritan Hamairu Arrosei eskeinitako kaleak daude. Halaber, beraien historiari buruzko obrak idatzi dira: liburuak, dokumentalak eta pelikulak

2019ko apirilaren 13an Ekialdeko Hilerrian Madrilgo frankismoaren biktimei omenaldia egin zitzaien, Memoria eta Askatasuna kolektiboak 2007tik urtero antolatua. Izan ere, Madrilgo Udalak Fernando Hernandez Holgado historialariari eskatutako ikerketan azaleratzen da Madrilen gerra kontseiluagatik exekutatuko pertsonak 2.936 izan zirela[7].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu