Electromecanicas Consonni

Enpresa

Deustuko Erriberan edo Zorrotzaurren kokatzen den Electromecanicas Consonni Sozietate Anonimoa, 1953.urtean sortu zen italiar ingeniari baten izenetik Conssoni. Hasieran, Consonni enpresa multzoaren barruan zegoen, baina 1973an, banaketa bat gertatu zen eta Consonni ekipo elektrikoko enpresa eraiki zen, hau da, gaur egungo Electromecanicas Consonni.

Electromecanicas Consonni
Datuak
Motanegozioa
Jarduera sektoreamanufaktura
HerrialdeaEuskal Herria eta Aranda de Duero
Jarduera
Enplegatuak85
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasozietate anonimoa
Historia
Sorrera1973

Bilboko garai industriala ezagutu duen enpresa da eta, bere sorreratik, Deustuko Erriberan kokatuak ziren enpresa guztien artean, Electromecanicas Consonni bakarra da oraindik zonalde horretan kokatua dagoena; Bilboko garai industrialeko[1] beste enpresa guztiek lekuz aldatu edo desagertu direlako.

Zorrotzaurre lehen mailako industrializazio-zonaldea zenez 50.hamarkadan, Consonni enpresa hasieratik SA (Sozietate Anonimoa) bilakatu zen. Bertan, tentsio baxuko eta ertaineko koadro elektrikoak ekoizten zituzten, baina baita tranbientzako balaztak egiten zituzten ere.

Historia aldatu

  • 1953an sortu zen Consonni enpresa multzoa eta hortik 20 urtera Electromecanicas Consonni.
  • 1976-1977. urteen artean eraikinez aldatu zuten (baina beti ere Zorrotzaurren egonez).
  • 1996an berriz, kapitalizazio arazoak izan zituzten. Horren ondorioz, ordainketa- etendura aukeratzera behartuak izan ziren. Bi urte beranduago, hau da 1998an, egoera horretatik zenbait konpromisorekin atera ziren eta haien aktibitatea berriz bultzatu zuten.  
  • 2012ko azaroaren 1ean, sutea[2] piztu zen enpresako alde batean. Hainbat ekipo kaltetuta atera ziren eta urte bat behar izan zuten Bilboko instalazioetan %100ean lan egiteko berriz. Denbora tarte horretan, salbatutako materiala Aranda de Duerora eraman zuten eta langile askok hara joan behar izan zuten lanera hilabete batzuz.
  •  
    Electromecanicas consonniren sarrera
    2021ean Iberdrolaren aldeko apustua egin zuten energia berdeen proiekturen batean sartzeko, Boletines fvem artikuluan esaten duen moduan

Enpresaren garapena aldatu

Zorrotzaurre, lehen mailako industrializazio-zonaldea izan zen XIX.mendean zehar. Consonni enpresa multzoa han garatu egin zen eta 1973an Consonni Electromecanicas-eko eraikina han bertan plantatu zuten.

90eko hamarkadaren amaieran enpresaren kapitala asko garatu zen. Hamarkada honen aurretik, eraikitze prozesua osorik egiten zuten hasieratik bukaerara, hau da: galderagintzak, diseinatu, ekipoak garbitu.... Denboran zehar, produkzio atal batzuk kendu zituzten eta tenstio baxu zein ertaineko koadro elektrikoen fabrikazioan eta ingeniaritzaren garapenean jarri zieten fokua. Baina, 96an berriz, kapitalizazio arazoak pairatu zituzten.

 
Electromecanicas Consonni, Kanpotik

Enpresako kolaborazioak eta harremanak aldatu

Azken datuen arabera, Bilbon 85 pertsona daude lanean eta 34 pertsona Aranda de Dueron. Baina bere garairik hoberenean, enpresak 120 langile izatera heldu ziren.

Enpresan goi mailako graduak eta lanbide heziketako jendearekin kolaboratzen dute. Horrez gain,  praktikak bertan egiteko aukera ematen dute ikasle ezberdinei.

Munduan dauden multinazionalekin lehiatzeko Consonni Electromecanicas enpresak adoptatu duen estrategia, ingeniaritza poloan inbertitzea da. Komertzio mundialean garatzeko ateak ireki dizkio eta gaur egun 70 herrialdeetan presente dago enpresa. Proiektuak Tajikistan, Errusia, Latinoamerikako herrialde gehienetan du.

Genero Ikuspuntua aldatu

Enpresaren langileei dagokienez gizon gehiago daude, batez ere ekoizpenaren sekzioan. Langileen ¼ emakumeak dira Arandako produkzio partean. Bilbon aldiz, ez dago emakumerik.

 
Enpresa barrutik ikusita

Konpetentziak eta Abaintailak aldatu

Electromecanica Consonni enpresa, oso erakunde malgua da. Batez ere ingeniaritza, enpresak bezeroaren eskakizun bereziak betetzeko gaitasuna duelako. Abantailen aldetik, ondo moldatzen dira aldaketei, bereziki bezeroek eskatzen dituzten produktuei. Ahuleziari dagokienez, mugatuak daude haien tamaina txikiagatik, beraz, ezin dituzte proiektu handiak garatu.

Enpresaren Xedea eta Ikuspegia aldatu

Enpresaren xedea da ingurumena zaintzea, egokitzea, haztea eta aukerak aprobetxatzea. Enpresakoek garrantzi handia ematen diote ingeniaritzaren garapenari, proiektu berritzaileak aurrera eramatea ahalbidetzen dielako.

Proiektu Berria[3] aldatu

Iberdrolak, Elecnor eta Consonni enpresa elkarrekin sartu dira Europako gaur egungo hidrogeno berdearen proiekturik handienean. Proiektu horrek ongarrien fabrikazio industrialeko prozesua deskarbonizatzen lagunduko du Fertiberiaren instalazioan, Puertollanon (Ciudad Realen). Esleipen horren bidez, beste helburu bat ere badu: hidrogeno berdearen inguruan balio-kate bat garatzea, herrialdea Europako teknologia- eta industria-erreferente gisa kokatzeko industria eta garraio astuna elektrifikatzeko funtsezko energia-bektoreetako batean.

Puertollanoko instalazioaren muntaketa elektrikoa egingo du Elecnor-ek, eta materialak hornituko ditu, hala nola koadro eta armairu elektrikoak, euskarriak, hodiak eta luminariak. Consonni, berriz, erdi-tentsioko ekipoak fabrikatuko ditu Bilboko  plantan. Azken enpresa horrek Iberdrolaren hidrogeno berdearen beste proiektu batean lan egiten du. Proiektu horrek behe-tentsioko azpiestazio elektriko bat hornituko dio lehen hidrogeno-enpresa publikorako, Bartzelonako Udal Garraioetako (TMB) autobusak hidrogeno berdez hornituko dituena.

Puertollanoko hidrogeno berdeko instalazioa martxan egongo da aurten bertan, 150 milioi euroko inbertsioa egin ondoren: Europan industrian erabiltzeko izango den hidrogeno berdeko konplexurik handiena izango da, orain arte, 20 mw-eko elektrolisi bidezko hidrogeno-ekoizpeneko sistema duena, 100 mw-eko energia fotovoltaikoa eta ion-litiozko bateria-sistema (20 MWh) dituena.

Erreferentziak aldatu

  1. «Bilbaopedia - Industria» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2022-04-01).
  2. (Gaztelaniaz) «Un incendio causa importantes daños en una fábrica de Zorrozaurre» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2022-04-01).
  3. (Gaztelaniaz) «Iberdrola incorpora a Elecnor y Consonni al proyecto de hidrógeno ve...» FVEM Boletines 2021-06-25 (Noiz kontsultatua: 2022-04-01).

Kanpo estekak aldatu