Eleanor F. Helin

astronomo estatubatuarra

Eleanor Francis Glo Helin (Ameriketako Estatu Batuak, 1932ko azaroaren 19a - 2009ko urtarrilaren 25a) astronomoa izan zen.[1] 1980ko hamarkadan, International Near-Earth Asteroid Survey delakoa antolatu eta zuzendu zuen. NASAren Jet Propulsion Laboratoryaren Near Earth Asteroid Tracking programako ikertzaile nagusia izan zen. Iturri batzuek Eleanor Kay Helin izen-deiturez aipatzen dute.

Eleanor F. Helin

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEleanor Key Francis
JaiotzaPasadena1932ko azaroaren 19a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza2009ko urtarrilaren 25a (76 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Ronald Helin (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaOccidental College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakastronomoa eta discoverer of minor planets (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Jet Propulsion Laboratory
Palomar behatokia
Jasotako sariak
Helinek aurkitu zuen 4015 Wilson–Harrington asteroidearen orbita; asteroide hori ezaguna da 107P/Wilson–Harrington kometa izenez ere.

Planetoide ugari aurkitu zituen. Berak bakarrik edo besterekin elkarlanean, 903 asteroide aurkitu zituen,[2] horien artean lehen bi Aton asteroide: 2062 Aton eta 2100 Ra-Shalom. 4660 Nereo eta 4769 Castalia Apolo asteroideak eta 3240 Laocoon eta 9969 Braille Amor asteroideak ere aurkitu zituen. Gainera, zenbait kometa ere aurkitu zituen, hala nola 111P/Helin–Roman–Crockett, 117P/Helin–Roman–Alu eta 132P/Helin–Roman–Alu kometa periodikoak.[3]

76 urte zituela hil zen.

Helinek aurkitutako asteroide nabarmenenak aldatu

Aurkitutako asteroideak: 903
Horien artetik nabarmenenak baizik ez dira hemen ageri
Asteroidea Aurkikuntza data Helinek bakarrik aurkitu ez bazuen,
norekin batera aurkitu zuen
Asteroide multzoa
2062 Aton 1976ko urtarrilak 7 Aton asteroidea
2100 Ra-Shalom 1978ko irailak 10 Aton asteroidea
2135 Aristaeus 1977ko apirilak 17 S. J. Busekin Apolo asteroidea
3360 Syrinx 1981eko azaroak 4 R. S. Dunbarrekin Apolo asteroidea
3752 Camillo 1985eko abuztuak 15 M. A. Baruccirekin Apolo asteroidea
3757 1982 XB 1982ko abenduak 14 Amor asteroidea
3988 1986 LA 1986ko ekainak 4 Amor asteroidea
4015 Wilson-Harrington 1979ko azaroak 15
4034 1986 PA 1986ko abuztuak 2 Apolo asteroidea
4055 Magellan 1985eko otsailak 24 Amor asteroidea
4197 1982 TA 1982ko urriak 11 E. M. Shoemakerrekin Apolo asteroidea
4660 Nereus 1982ko otsailak 28 Apolo asteroidea
4769 Castalia 1989ko abuztuak 9 Apolo asteroidea
4957 Brucemurray 1990eko abenduak 15 Amor asteroidea
5653 Camarillo 1992ko azaroak 21 K. J. Lawrencerekin Amor asteroidea
6456 Golombek 1992ko uztailak 27 K. J. Lawrencerekin Amor asteroidea
6489 Golevka 1991ko maiatzak 10 Apolo asteroidea
7336 Saunders 1989ko irailak 6 Amor asteroidea
8013 Gordonmoore 1990eko maiatzak 18 Amor asteroidea
9969 Braille 1992ko maiatzak 27 K. J. Lawrencerekin
26858 Misterrogers 1993ko martxoak 21    

Erreferentziak aldatu

  1. Angelo, Joseph A.. (2006). Encyclopedia of space and astronomy. Facts On File ISBN 978-1-4381-1018-9. PMC 242983410. (Noiz kontsultatua: 2021-11-05).
  2. «Minor Planet Discoverers» www.minorplanetcenter.net (Noiz kontsultatua: 2021-11-05).
  3. (Ingelesez) «Eleanor Helin» The Planetary Society (Noiz kontsultatua: 2021-11-05).

Kanpo estekak aldatu