El inquilino 1957an José Antonio Nieves Conde zuzendari espainiarrak egin zuen film kritikoa izan zen. Gaia etxebizitza aurkitzeko garaiko arazoak azaltzea zen. Kritika soziala nabarmena da; horregatik, nahiz eta egilea falangista izan, zentsurarekin arazo handiak izan zituen. Azkenik, aldaketa ugari onartuez gero, 1963an berriro ere plazaratu zen. Film dramatikoa izanik umorezko une batzuk baditu.

El inquilino (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1957
IzenburuaEl inquilino
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Koloreazuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)José Antonio Nieves Conde
Gidoigilea(k)José Antonio Nieves Conde
Antzezlea(k)
Fernando Fernán Gómez
Manuel Alexandre
José Luis López Vázquez
Ángel Álvarez (en) Itzuli
Fernando Sancho
Félix Fernández
Laura Valenzuela
Erasmo Pascual (en) Itzuli
Goyo Lebrero
María Rosa Salgado (en) Itzuli
Pedro Beltrán (en) Itzuli
Francisco Bernal (en) Itzuli
Carlos Lucas (en) Itzuli



[[Kategoria:Ángel Álvarez (en) Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Erasmo Pascual (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:María Rosa Salgado (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Pedro Beltrán (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Francisco Bernal (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Carlos Lucas (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizpen-diseinatzaileaEnrique Alarcón (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaFrancesc Sempere i Masià (en) Itzuli
Francisco Sempere (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaMadril

IMDB: tt0051779 Filmaffinity: 343779 Allmovie: v231148 Edit the value on Wikidata

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Filma Madril antzeko hiri batean kokatzen da. Familia bat, gurasoak eta lau seme-alaba txikiak, espekulatzaileek bota behar duten etxe batean bizi dira. Egoera ikusita aitak eguna ematen du etxe berri bat bila, inongo arrakastarik gabe: diru gutxi dauka eta kreditorik ez diote ematen. Bitartean langileak etxea botatzen hasten dira baina, familiaren egoera ikusita, haiei laguntzen saiatzen dira: lanekin beste tokitik hasten dira, familia solairuz aldatzen dute, ura eramaten diote... Langileen arteko elkartasuna filmaren benetako leiv-motiva izango da. Halaber, aberatsen eta eraikuntza-lantegiaren egoismoa nabarmenduko da kupidarik gabe.[1]

Aktoreak aldatu

Aldaketak aldatu

Zentsurak filma debekatu ondoren urtetako negoziazio hasi zen. Azkenik, aldaketa asko egin ondoren, 1963an aretoetara berriro ere eramateko baimena jaso zuen. Agindutako aldaketa nagusiak bi izan ziren:

  • Filmaren hasieran testu batek arazoa nazioartekoa zela adierazi behar zuen. Gainera, Espainiako Gobernuak arazoari aurre egiteko ahalegin handiak egiten zituela esan behar zuen.
  • Amaiera erabat aldatu behar izan zuten. Jatorrizko bertsioan, langileen eta auzokideen laguntzaz, familiak kale kantoi batean altzari eta gauza guztiak etxe bat izango balitz jartzen zituzten nahiz eta kale gorrian egon, surrealismo kutsuko amaiera, alegia. Zentsuratutako amaieran azken momentuan emaztea seme-alabekin eta beste emakume batekin kamioi batean agertzen dira: emazteak etxe bat aurkitu du. Azken planoetan kamioia etxe berriaren bidean, urbanizazio berrien artean ikusiko dugu.

Ondorioak aldatu

Film honekin José Antonio Nieves Conderen ibilbidea erabat zapuztu zen. Ordura arte erregimen frankistaren ongi ikustitako zuzendaria izan bazen, El inquilino filmarekin kritikoen artean kokatu zitzaion. Hala ere, film gehiago egin zituen nahiz eta hain arrakasta handia ez izan.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu