El Vergel zubia
Vergel zubia (gaztelaniaz Puente del Vergel) Nafarroako Iruñea hiriburuko zubi bat da. Arga ibaia zeharkatzen du, eta Arrotxapea eta Magdalena auzoak elkarlotzen ditu. Iruñeko harresiak eta Arantzadiko igerilekuen alboan dago, Ponpeioren errotonda eta Vergel kalearen artean.
El Vergel zubia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′22″N 1°38′36″W / 42.82271°N 1.64333°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1990 |
Arkitektura | |
1980ko hamarkadaren amaieran Done Petri zubia zaharra jada garaiko ibilgailu trafikoari aurre egiteko gauza ez zen. Izan ere, zubia estuegia zen bi auto elkarren ondotik igarotzeko eta zirkulazio-argiak erabili behar izaten ziren. Ondorioz, 1990an Javier Manterola ingeniariak egin zuen (2005. urtean Vianako Printzea Saria eman zioten).
Kanpo estekak aldatu