El Tepozteco Mexikoko Morelos estatuan dagoen arkeologia gune bat da. Itsasoaren mailatik 2.000 metro baino gehiagoko altueran eta Tepoztlan haranetik 600 metroko altuera baino gehiagora dago. Hondar hauek 1150 eta 1350 bitartean eraiki ziren.

Tepoztlaneko piramidea

Deskribapena aldatu

Toki hau giza aktibitatearen bidez areagotua izan zen lurraren goragune natural probestuz eraiki zen. Oinarrian bi gorputzeko piramide bat da, bere mendebaldeko zatian alfardadun eskailera handi bat duena. Bere bi gorputzen gainean, hirugarren eraikin batek koroatzen du tontorra. Bi gelaz osatua dago, bata bestearen jarraian daudenak.

Piramide nagusiaren parean hauek ere alfardekin apaindutako lau eskailera dituen plataforma karratu txikiago bat dago.

Gurtza aldatu

Bere garaian hondar hauek Ometochtliri eskainiak zeuden, pulkearen, emankortasunaren eta uztaren jainkoa zena. Casa del Tepozteco bezala ezagutzen den piramideak 9,50 metroko altuera du eta bertan aurkitu zen Hamar-Untxi idoloa (Ometochtliren irudikapena) ebanjelizazioan zehar fraileek suntsitu zutena.

Jainkoa aldatu

El Tepozteco jainko bat ere izan zen, Quetzalcoatlen (lumadun sugea) semea. Urtero irailak 8an jai bat egiten da Morelos estatuko Tepoztlan herrian hau ospatzeko.

Kanpo estekak aldatu