El Lissitzky, jaiotza-izenez Lazar Markovitx Lisitski, errusieraz Ла́зарь Ма́ркович Лиси́цкий (Smolensk, Errusia, 1890eko azaroaren 23a - Mosku, Errusia, 1941eko abenduaren 30a) errusiar margolaria, tipografoa eta marrazkilaria izan zen. Arte abstraktuaren aitzindaria izan zen XX. mendearen hasieran.

El Lissitzky

Bizitza
JaiotzaPotxinok1890eko azaroaren 10a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaMosku1941eko abenduaren 30a (51 urte)
Hobiratze lekuaDonskoe cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Familia
Ezkontidea(k)Sophie Lissitzky-Küppers (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaRigako Unibertsitate Teknikoa
Technical University of Darmstadt (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Yiddisha
alemana
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, arkitektoa, diseinatzaile grafikoa, argazkilaria, type designer (en) Itzuli, irakaslea, diseinatzailea, tipografoa, marrazkilaria eta artista bisuala
MugimenduaKonstruktibismoa
Suprematismoa
Genero artistikoaSuprematismoa
Konstruktibismoa

IMDB: nm2257261 Musicbrainz: 9a2235a1-3af0-48d8-a464-a4ceb874af86 Discogs: 1451010 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Ingeniaritza ikasketak egin zituen Alemanian eta 1919an itzuli zen Errusiara, Marc Chagallen eskutik, eta Vitebskeko Arte Eskolan aritu zen irakasle. Han ezagutu zuen Kazimir Malevitx, geometria-formen nagusigoa alor orotan eskatzen zuen artista, eta haren eraginpean hasi zen Lissitzky bere Proun geometria-sailetan. Berebiziko eragina izan zuten lan haiek konstruktibismoaren sorreran.

Moskuko Arte Eskolako irakasle hasi zen 1921ean, baina gobernu sobietarrak arte modernoaren aurka jo zuenean, alde egin zuen. Alemaniara joan eta László Moholy-Nagy artista hungariarrarekin jardun zuen. 1929an Moskura itzuli zen, eta ikerketa berriak egin zituen konstruktibismoaren alorrean. Eragin handia izan zuen Europako mendebaldean.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: El Lissitzky