Ekranoplanoa (errusieraz: экраноплан), zoru efektu aerodinamikoaz baliatuz, gainazal baten gainetik (gehienbat itsas azalaren gainetik) behe-hegaldi sostengatuak egiten dituen ibilgailua da. Izena errusierazko ekranny effekt (errusieraz: экранный эффект, euskaraz: zoru efektua) terminotik eratorria da.

A-90 Orlionok ekranoplanoa

Hau da, oso behetik hegan egitean, ekranoplanoaren hegalen aurrealdean eta azpialdean sortzen den aire-gainpresioak gorantz bultzatzen du aireontzia. Halaber, ontziak jasaten duen goranzko indarra honen pisuarekin berdintzean, hegaldiari eustea lortzen du.

Kanpo estekak aldatu