Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Ekonomia marxista Karl Marxen eta Friedrich Engelsen lanetan oinarritutako ekonomia eskola da. Politika ekonomiko klasikoaren kritikatik abiatuta sortutako korronte bat da.

Das Kapital, ekonomia marxistaren oinarri den liburua.

Eskola honetako oinarrizko kontzeptu gehienak Marxek garatu zituen bere lan nagusia den Das Kapital ("Kapitala") liburuan, hala nola lan indarra, lunpenproletariotza, proletario eta burgesia (klase sozial zentzuan), klase-borroka, gainbalioa, materialismo historiko, esplotazioa eta lan-balioaren teoria.

Marxismoak ekonomia klasikoari egiten dion kritika aldatu

Marxen analisi ekonomikoak, bere garaiko ekonomisten lana hartu zuen abiapen puntu gisa, Adam Smith, Thomas Robert Malthus eta David Ricardo.

Smithek argumentatu zuen, merkatu ekonomiaren ezaugarririk garrantzitsuena gaitasun produktiboen hazkuntza azkarra zela. Smithek zion, etengabeko hazkuntzan zegoen merkatu batek, lanaren banaketa handiago bat estimulatzen zuela, eta honek berriro ere, produktibitate handiago bat.

Marx ados dago Smithekin, kapitalismoaren ondorio nagusia produkzio gaitasunen hazkuntza dela esaten duenean.

Malthusek zion, demografiaren hazkuntza zela langileei biziraupen soldata urriaren arrazoia. Marxek orduan teoria alternatibo bat eratu zuen kapitalismoak soldatak biziraupen mailetara eramaten zituela argudiatuz.

 
Adam Smith.

Ricardok kapitalismoaren barneko banaketaren teoria bat garatu zuen; hau da, nola produkzioa klaseetan banatzen den gizartearen barnean. Bere obrak zion, objetu baten balioa, objetu hori ekoizteko erabili den lanaren balioaren berdina dela. Marxek asko idatzi zuen Das Kapitalen, Ricardoren teorietatik abiatuta

Metodologiaː materialismo historikoa aldatu

 
David Ricardo.

Gueorgui Plejanov teoriko errusiarraren arabera ("marxismoaren aita errusiarra" ezizena duena) Marxek bere lanetan historiaren ikuskera materialista edo materialismo historikoa analisi metodo bezala garatzen du. Ez da "materialismo dialektiko" terminoarekin nahastu behar, Marxek erabiltzen duen eta Engelsek teorikoki sakontzen duen sistema filsofikoa dena.

Idazle askok azpimarratzen dute, materialismo historikoak iraultza bat markatu zuela gizakien pentsakeran eta gizartearen oinarriak ulertzeko aurreko formekin apurtu zuela.

Materialista aldatu

Ulertzeko era honek dionez, gizakien historia istripu multzo baten jarraipena da, arrazoik gabe zein arrazoiarekin gertatu direnak. Honek erakusten duenez, historia oinarri ekonomikoari atxikituta dagoen klase-sozial desberdinen arteko borrokaren fruitua da.

John Bellamy Fosterrek baieztatzen du materialismo historikoa garrantzitsua dela historia ikuspegi zientifiko batetik ikusteko, metodo zientifikoa jarraituz, sinesmen-sistemek ez bezala, ez dituztelako beraien sinesmenak egiaztatu ezin diren hipotesi eta gertakarietan oinarritzen.

 
Thomas Malthus.

Historizista aldatu

Marxen hitzetan, "zentzu bat badago gizakiaren historian", belaunaldi bakoitzak aurrekoaren ekoizpen-indarrak jasotzen dituelako, eta aldi berean, hurrengoari pasa aurretik gehiago garatzen dituelako. Marxek, historia ez dela garapen jarrai bat, baizik eta mgimendu historikoaren motorrak diren gatazkak sortzen dituzten garapen multzo bat delaren ideia ezarri zuen. Gatazka hauek Hegelen tesi batean ikusi daitezke.

Arrazional-zientifikoa aldatu

Bere teoriak garatzeko, dokumentu ofizialak kontsultatzeaz gain, Marxek ekonomia datuak eskatzen zizkion bere lagun Engelsi, honek datu berriak eta zehatzak lortzeko aukera baitzuen.

Estadistika ofizial eguneratuen erablerak, analisi interdiziplinar eta kritikoak eta bere "pluralismo ideologikoak" Marx eta bere metodoa soziologia zientzia moduan ikustearen aitzindari bihurtzen dute.

Dialektika aldatu

Marxisten artean desberdin erabiltzen den logika dialektikoa, Hegelek sortutako eta Marxek erabili zuen metodoa da. Dialektika harremana eta aldaketan zentratzen da, unibertsoa objetu dinamiko, elkarrekin harremanen dauden eta etengabeko aldaketan eta mugimenduan dauden konposatu multzoa bezala ikusten du. Dialektikaren osagai bat abstrakzioa da; batek objetuak abstraitu ditzake, baina ohikoagoa da, erlazioak edo aldaketa prozesuak abstraitzea. Abstrakzio bat zabala edo estua izan liteke, generalitateetan edo aspektu espezifikoetan zentratu daiteke eta hainbat ikuspegitatik egin daiteke. Adibdez, salmenta bat erosle edo saltzailearen ikuspegitik abstraitu daiteke. Beste osagai bat kategorien dialektikaren dedukzioa da. Marxek Hegelen teknika erabiltzen du, ekonomiarako formak direnaː merkatuko forma, forma monetarioa, kapitalaren forma... sistematikoki deduzituak izan behar direnak, eta ez kanpotik, ekonomista burgesek egiten duten bezala.

Merkantzia aldatu

Merkantziak bi alde desberdin dituzte, Marxek izendatzen dituen bezala, erabileraren balioa eta kanbioaren balioa.

Merkantzia baten erabileraren balioa, helburu praktiko bat asetzeko erabilgarritasuna da; adibidez, janariaren erabilera balioa elikagaiak aportatzea eta zapore gozoa ematea da. Kanbioaren balioa berriz, merkantzia batek beste batekiko duen erlazioa da eta harreman sozialengatik kondizionatuta dago.

Merkantziek beraien artean kanbioaren balioaren bitartez erlazionatu baldin badaitezke soilik, jabetza komun bat ezarri behar zaie merkantzia guztiei harreman hau onartzeko. Marxek argudiatu zuen merkantzia guztiek komunean duten ezaugarria gizakien lana delaː denak gizakiaren lanarekin ekoiztuak dira.

Marxek konklusio gisa, merkantzia baten balioa, hura ekoizteko sozialki behar izan den giza-lanaren kantitatea dela da. Horrela Marxek lan balioari buruzko teoria bat hartu zuen bere aurreko Ricardo eta MacCullochek egin zuten bezala; Marxek teoriaren existentzia aurkitu nahi zuen, obra anonimo batera iritsi zen arte, Some Thoughts on the Interest of Money in General, and Particularly the Publick Funds, Londresen 1739-40 aldera argitaratua.

Balioaren teoria aldatu

Marxek lanaren balioaren teoria bat hartu zuen, merkantziaren balioa hura ekoizteko sozialki behar izan den kantitateak erakusten duela diona. Mozkinak ateratzeko, kapitalistek lan-indarra etosten dute, bere balioaren azpitik. Horrela, soldatak nibel erlatiboki baxuetan mantentzen dira; langilea eta bere familiaren biziraupenerako bakarrik ematen duena.

Marxek langile batek ekoizten duen balioa eta bere soldataren arteko desberdintasuna, ordaindu gabeko lan era bat da, gainbalio izenez ezagutua. Horrez gain, Marxek argudiatzen du merkatuek erlazio sozialak eta ekoizpen-prozesuak iluntzen dituztela; honi merkantziaren fetitxismoa dei egin zion. Pertsonak oso konziente dira merkantziez eta generalean, ez dute errepresentatzen duten erlazio eta lanetan pentsatzen.

Marxen analisiak krisi ekonomiko periodikoen kontsideraziora zuzentzen dute, gaur egun ziklo ekonomiko deituak. Robert Heilbronerrek The Worldly Philosophers-en dio "krisi ekonomikorako

Gaur egungo ekonomia marxistaren teoria aldatu

Ekonomia marxista beste hainbestek eraiki dute, Marxen heriotzaren ondoren. Das Kapitalen bigarren eta hirugarren bolumenak, bere lagun eta lankide zen Friedrich Engelsek editatu zituen, bere oharretan oinarrituta. Gainbalioaren teoria liburua Karl Kautskyk editatu zuen.

Kanpo estekak aldatu