Ekenäs Uhartedia Parke Nazionala

Ekenäs Uhartedia Parke Nazionala (finlandieraz: Tammisaaren saariston kansallispuisto; suedieraz: Ekenäs skärgårds nationalpark) Nilandiako parke nazional bat da. Raseborg udalerrian dago eta azaleraren %90a itsasoa da; gainontzekoa, Älgö, Fladalandet, Modermagan eta Jussarö bezalako uharte txikiek osatzen dute. Europako Babestutako Inguruneen Diploma irabazi duen Finlandiako bi parke nazionaletako bat da [1].

Ekenäs Uhartedia Parke Nazionala

KokalekuaFinlandiako bandera Ekialdeko Finlandia, Finlandia
Koordenatuak59°49′22″N 23°27′15″E / 59.82278°N 23.45417°E / 59.82278; 23.45417
Azalera52
Sorrera1989
Bisitari-kopurua23.000 bisitari (2005)
ArduradunaMetsähallitus
Webguneahttp://www.outdoors.fi/page.asp?Section=5353 Webgune ofiziala (Ingelesez)

Gaur egun ez da inor bizi uharteetan, nahiz eta XX. mende hasieran bai: Jussarö uhartean burdin-meatzean lan egiten zuten meatzariak bizi ziren eta Älgö uhartean aldiz, arrantza lanbidez zuten familia pare bat. Burdin-meatzea XIX. mende hasieratik XX. mende erdi arte irekia egon zen eta erabat aldatu zuten Jussarö uhartearen ekialdea. II. Mundu Gerrak ere aztarna utzi zuen uhartedian; esaterako, Modermagan uhartean Jarraipenaren Gerrako babesleku bat dago.

Ekenäs hitzak Haritz uhartea esan nahi du eta bisitarien gunea izen bera duen herrian dago.

Ezaugarriak aldatu

Parke nazionala Raseborg udalerrian dago, Ekenäs herrixkan, eta azaleraren %90a itsasoa da; hainbat uharteek osatzen dute, garrantzitsuenak Älgö eta Jussarö dira.

Älgö uhartea (suedieraz: Altze uhartea) parke nazionalaren ipar-ekialdeko mugan dago eta uhartediko uharte handiena da. Baso borealak uhartea babesten du, baina ingurune finlandiar eredugarri baten antzera, aintzira txiki batzuk daude: Lillträsket, Näseträsket eta Storträsket. Altze uhartean, izenak dioen bezala, altzeak eta orein buztanzuriak bizi dira. Uda partean, inguruko abeltzain gutxi batzuk ardiak ere eramaten dituzte bertara.

Jussarö uhartea parke nazionalaren hego-ekialdean dago eta uhartediko bigarren uharte handiena da. Nahiz eta parke nazionalaren muga batean dagoen, uhartediko baso eremu zabalena bertan dago. Uhartean bi zati bereizten dira: mendebaldean, baso eremu ukigabea dago eta ekialdean aldiz, XX. mende hasieran ustiatua izan zen meatzearen errautsak gelditzen dira.

Fauna aldatu

Ehunka itsas-hegazti daude uhartediko uhartetxo txikietan. Hegazti esanguratsuenak, parke nazionalaren ikurra diren eider arruntak, murgilari mottodunak, ubarroi handiak, zerra ertainak eta hamaika kaio espezieak dira. Udaberrian eta udan hegoaldetik datozen milaka txoriek uhartedia erabat betetzen dute.

 
Jussarö uhartea atzealdean.

Uharte handieenetan, altzeak, azkonarrak eta orein buztanzuriak ikus daitezke; eta itsasoan berriz, itsas txakur gris eta marmolaireak.

Landaredia aldatu

Uhartediko landaredia da nagusi (hau da, itsas landaredia); hala ere, Älgö eta Jussarö uharteetan baso boreal inguruneak daude (haritz kandudunak, izei gorriak eta pinu gorriak). Desagertzeko arriskuan dauden landareen artean aipatzekoak dira Carex flacca, Eleocharis quinqueflora eta Rhynchospora fusca espezie mehatxatuak.

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu