Ehun zutabeen leizea (gaztelaniaz: Cuevas de los Cien Pilares) Errioxa ekialdeko Arnedo herrian dagoen leize multzoa da[1]. Caminos del Arte Rupestre Prehistórico (CARP) elkartearen barnean dago eta interretazio zentru bat du aldamenean[2].

Ehun zutabeen leizea
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
Municipality of La RiojaArnedo
Koordenatuak42°13′38″N 2°06′16″W / 42.227092°N 2.1045124°W / 42.227092; -2.1045124
Map

Historia aldatu

Cidacos haranean kokaturik dago, hareharriz eta buztiez osaturiko paisaian. Harri gogorrak ez direnez gizakiak hainbat zulo egin ditu babesteko edota erlijio-kultu helburuarekin[3].

San Migel muinoaren barrenean aurkitzen da zulo sistema ikusgarriena, Ehun zutabeen leizea. Erdi Aroan sortu zen, izan ere garai hartan muga eremua izanik segurtasun eza handia zen eta haraneko biztanleek mendialdean babesteko eraiki eta erabili zuten[4]. Elkar lotzen diren galeria eta gelek osatzen dute. Zutabeek eusten dituzte sabaiak eta leihoak eta ateak ere agertzen dira fatxadetan.

XI. mendean bazen monasterio bat Arnedon, Sancho Fortunionis Arnedoko jaunak Laturce mendiko San Prudencio monasterioaren esku utzi baitzuen testamenduan, 1063. urtean. San Migel muinoan ez da bestelako eraikuntza aztarnarik aurkitu eta pentsatzen da leize hauek osatzen zutela aipaturiko monasterioa[5].

XX. mende erdialdera Arnedon baziren oraindik 200 leize-bizileku hainbat auzotan antolatuak, baina herriak garapen ekonomikoa izatearekin batera leize horiek bertan behera utzi ziren. Leize-etxe atseginak ziren, urte osoan 15ºC tenperatura konstante mantentzen zutenak[5]. Korridore bat zuten ardatz eta alboetan sukaldea, gelak eta ukuilua zeuden. Urtero kareztatzen ziren, garbitu, argitu eta segurtasuna emateko.

1940. hamaradan Arnedok zapatagintza industria ezarri zen arte herriaren jarduera nagusiak nekazaritza eta abeltzaintza ziren, eta leize hauetan upategiak, ukuiluak, erletegiak, egurtegiak, lastotegiak eta usategiak ikus daitezke.

Interpretazio zentrua aldatu

 
Upategi baten erreplika, interpretazio zentruan.

2014 eta 2016 artean leizeen berrikuntza egin zen eta 2019an interpretazio zentru bat eraiki zen. Zentru honetan leize baten erreplika ikus daiteke, bai era jarduera ekonomiko desberdinetarako eraikitako egiturak ere; upategia, ukuilua, nekazaltresnen biltegia... Horrela leizeek historian zehar izan duten erabileraren historia egiten da[6].

2021ean ikustaldia handitu zuten, zentzumen esperientzia errealagoa sortuz[7]. Esate baterako gela batean monjea belaunikaturidago errezatzen, hormetako zuloetan garezurrak dituela eta aldi berean monjeen errezuak entzuten dira eta bulego batean idazten ari den lumaren soinuak entzuten dira. Ukenduak egiteko gelan belar lehorren usainak daude[8].

Erreferentziak aldatu

  1. Historia de la ciudad de Arnedo. (1ª ed. argitaraldia) Gobierno de La Rioja, Instituto de Estudios Riojanos 2014 ISBN 978-84-9960-064-2. PMC 894659383. (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  2. (Ingelesez) naty. «Arnedo Hoy - Asamblea General de Caminos del Arte Prehistórico» www.arnedohoy.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  3. Esquide Eizaga, Diego. (2004). Panorama rupestre en el valle medio del Cidacos. Fundación Caja Rioja ISBN 84-89740-56-9. PMC 433286365. (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  4. «Ayuntamiento de Arnedo - Cuevas de los Cien Pilares» www.arnedo.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  5. a b (Gaztelaniaz) «La Cueva de los Cien Pilares: la máquina del tiempo de Arnedo» Rioja2.com 2017-10-07 (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  6. (Gaztelaniaz) «Cueva de los Cien Pilares - Lugar de interés» La Rioja Turismo@es||| (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  7. (Gaztelaniaz) «Adéntrate en una cueva medieval en Arnedo: la Cueva de los Cien Pilares» El Balcón de Mateo (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  8. The Cave of the 100 Pillars in the Cerro de San Miguel in Arnedo (La Rioja). www.practicaespanol.com.

Kanpo estekak aldatu