Ehiza larria animalia handien ehiza da, ia beti lurreko ugaztun handiak, haragirako, edo beste animalia-produktu batzuetarako (adibidez, adarrak edo hezurrak), garaikurrerako edo kirolagatik. Terminoa Afrikako "Bost Handien" ehizarekin (lehoia, elefantea, bufaloa, lehoinabarra eta errinozeroa), eta indiar azpikontinenteko tigrea eta errinozeroaren ehizarekin lotu dute historikoki. Bost animalia handiekin batera, beste espezie batzuk ere ehizatzen dira, kudua, antilopea eta ñua barne. Altzea, oreina, karibua, bisontea, orein mandoa eta orein buztanzuria dira Ipar Amerikan harrapatutako ehiza larriak: han, ehiza larri gehiena egiten da egun.

Ernest Hemingway safari batean Afrikan

Ehiza larria Afrikan, Ipar Amerikan, Hego Amerikan, Europan, Asian eta Ozeanian egiten da.

  • Afrikan, lehoia, bufaloa, elefantea, jirafa eta beste animalia handiak ehizatzen dira.
  • Ipar Amerikan, hartza, otsoa, elur-oreina, altzea, oreina, aligatorea, basurdea, ardia eta bisontea bezalakoak.
  • Hego Amerikan, oreinak bereziki.
  • Europan, ardia, basurdea, ahuntza, oreina...
  • Asian, oreina, basurdea, ardia...
  • Ozeanian, orkatza, basurdea...

Kanpo estekak aldatu