Egiptoko XXIV. dinastia

Antzinako Egipto
Dinastiak eta faraoiak
Aro aurredinastikoa
Aro protodinastikoa
Aro Goiztiarra

I.a - II.a

Inperio Zaharra

III.a IV.a V.a VI.a

Tarteko Lehen Aroa

VII.a VIII.a IX.a X.a XI.a

Inperio Ertaina

XI.a XII.a

Tarteko Bigarren Aroa

XIII.a XIV.a XV.a XVI.a XVII.a

Inperio Berria

XVIII.a XIX.a XX.a

Tarteko Hirugarren Aroa

XXI.a XXII.a XXIII.a XXIV.a XXV.a

Aro Berantiarra

XXVI.a XXVII.a XXVIII.a XXIX.a XXX.a XXXI.a

Aro Helenistikoa

Mazedoniarra . Ptolomeotarra

Erromatar Aroa

Egiptoko XXIV. dinastiak, K.a. 727 eta K.a. 715 bitartean iraun zuen.

XXI., XXII., XXIII., XXIV. eta XXV. dinastiek, Egiptoko hirugarren tarteko aroa deritzon garaia osatzen dute.

Historia aldatu

Tafnakhtek, Deltako gobernarien aliantza bat antolatu zuen, hauekin, Goi Egipto konkistatzen saiatu zelarik. Bere kanpainak, Nubiako errege Piankhiren arreta piztu zuen, Saiseko Tafnakht eta honen aliatuen aurkako garaipena, idazkun ospetsu batean erregistratu zuena. Tafnakht, beti, "Mendebaldeko buruzagi handia" deitua da Piankhiren Garaipenaren hilarrian eta Sheshonq V.aren erregealdiko 36 eta 38. urteetan dataturiko beste bi hilarritan.

Bakenrenefek, Tafnakhten oinordekoa izan zenak, behin betiko hartu zuen Saiseko tronua Uakhara errege izenarekin. Bere autoritatea, Niloren deltaren zati handi batean errekonozitua izan zen, baita Menfisen, non zenbait hilarri aurkitu diren, Saqqarako Serapeumean daudenak eta bere erregealdiaren 5. eta 6. urteetan datatuak daudenak. Dinastia hau, Egiptoko XXV. dinastiako bigarren erregea izan zen Shabakok, Bakenrenef harrapatu eta bizirik erre zuenean amaitu zen.

Olivier Perduk, Shepsesra Tafnakht, benetan, Tafnakht II.a izan zela frogatu du, Nekao I.aren gertuko aurrekari bat. Bi erregeek, Saiseko tokiko agintari bezala gobernatu zuten Taharqo nubiarraren erregealdian.

Egiptoko XXIV. dinastiako faraoiak aldatu

Izen arrunta Tronu izena Sa-Ra izena Iruzkinak Erregealdia
Tefnakht Shepsesra Tafnajt K.a. 727-K.a. 720
Bakenrenef Uahkara Bakenrenef K.a. 720-K.a. 715

XXIV. dinastiako kronologia aldatu

Honako egiptologo hauek estimatutako kronologia:

Kanpo estekak aldatu


Aurrekoa
Egiptoko XXIII. dinastia
Egiptoko XXIV. dinastia
Egiptoko hirugarren tarteko aroa
Ondorengoa
Egiptoko XXV. dinastia