Egiptoko XVII. dinastia

Antzinako Egipto
Dinastiak eta faraoiak
Aro aurredinastikoa
Aro protodinastikoa
Aro Goiztiarra

I.a - II.a

Inperio Zaharra

III.a IV.a V.a VI.a

Tarteko Lehen Aroa

VII.a VIII.a IX.a X.a XI.a

Inperio Ertaina

XI.a XII.a

Tarteko Bigarren Aroa

XIII.a XIV.a XV.a XVI.a XVII.a

Inperio Berria

XVIII.a XIX.a XX.a

Tarteko Hirugarren Aroa

XXI.a XXII.a XXIII.a XXIV.a XXV.a

Aro Berantiarra

XXVI.a XXVII.a XXVIII.a XXIX.a XXX.a XXXI.a

Aro Helenistikoa

Mazedoniarra . Ptolomeotarra

Erromatar Aroa

Egiptoko XVII. dinastia, ia, Egiptoko XIII. dinastiaren oinordekoa dela esan daiteke, eta hortik XVII. dinastia honetako gobernariak, XIII.eko adar batetatik datozela ematea. Goi Egipto, soilik K.a. 1650etik K.a. 1550 arte gobernatu zuen.

Intef VII.aren sarkofagoa

Dinastia honetako gobernarien izenak, Turineko Errege Kanoneko hamaikagarren zutabean daude.

Tebaseko erresuma honen barnean, lehen zortzi nomoak daude, Elefantina eta Abidos artean, eta Egipto Ertainaren zati bat, Cusaeraino, leialtasuna agintzen dieten hierarkekin aliantzak sortuz. Herrialdearen gainontzeko zatia, asiar buruzagiena da, hiksoen basailuak, eta egiptoar laguntzaileek zuzendutako lurralde txikiena (Egiptoko XVI. dinastia) edo hiksoenak eurenak (Egiptoko XV. dinastia). Egiptoko bigarren tarteko aroan gobernatu zuen azken dinastia izan zen.

Historia aldatu

Dinastia honen sortzailea, baliteke Intef V.a izatea, aditu gehienek onartzen duten ideia, edo baita bere seme Rahotep ere.

Dinastia honetako gobernariek, zerga ordaindu behar diete hiksoei, baita toki estrategikoetan kokatutako euren goarnizioak onartu ere. Baina, tebastar hauek, bertan jatorria dutenak, XVII. dinastia, atzerritar gobernarien aurkako borrokaren buru jarri ziren. Bere gobernariek, hiksoei aurre egingo diete, eta herrialdearen berbateratze berri bat bultzatuko dute.

Nubian, Kusheko errege den Nedyehk boterea hartu eta, bere hiriburua, Buhenen ezartzen du. Elefantinatik Niloren bigarren urjauziraino gobernatzen du. Hiksoekin lortutako bere aliantzak, xede bezala, tebastarrak inguratzea du, eta Kamosek Buhen bereganatu arte iraungo du.

Buhengo garaipenak, hiksoen aurkako gerra, erlijio gerra bat balitz bezala hartuko duten tebastar gobernari ahulek gidatutako sentimendu nazionalistaren eztanda bat sorraraziko du. Kamoseren anaiak, Ahmosek, K.a. 1540 inguruan, hiksoen hiriburua zen Avaris hartu zuen, suntsitu, eta hiksoak, Kanaaneraino jazarri zituen.

Azken hauen aurka lortutako garaipena eta euren kanporatzeak, XVII. dinastiaren amaiera suposatuko du, eta Egiptoko Inperio Berriari hasiera emango dio. XVII. dinastiako erregeek, euren egoitza, Ballasen izango dute (Kom Ombo), baina, jakina, Tebasen gobernatuko dute. Dra Abu el-Nagan lurperatuak izango dira, adobezko piramidez amaitutako hilobietan. Batzuk ezagutzen dira, Taa II.arena bezala "modu izugarrian hil zena, guduan moztua. Arkeologo eta mediku forentseek, bere momia aztertu zuten eta "hiksotar motako gerra aizkora batekin hila izan zela" frogatu zuten.

Dinastiako erregeak aldatu

Taula hau, bideraketa bat baino ez da. Gobernariak, euren ordena eta erregealdi denbora eztabaidagai dira. Soilik azken faraoietaz dago arkeologikoki froga daitekeen informazioa.

Honako hau da faraoien zerrenda, Jürgen von Beckerathen arabera

Ohiko izena Tronu izena Sa-Ra izena Turineko Errege Kanona Zenbakia Iruzkinak Erregealdia
Intef V.a Nubjeperra Intef K.a. 1625-K.a. 1622
Rahotep Sejemra Uahjau Rahotep (Sejemra...) 3... (11.1) * K.a. 1622-K.a. 1619
Sobekemsaf I.a Sejemra Uadyjau Sobekemsaf (Sejemra...) 16... (11.2) * K.a. 1619-K.a. 1603
Dyehuti Sejemra Sementauy Dyehuty (Sejemra s...) 1... (11.3) * (**) K.a. 1602-K.a. 1602
Mentuhotep VII.a Sejemra Mentuhotep (Seanjra...) 1... (11.4) * (**) K.a. 1601-K.a. 1601
Nebirau I.a Suadyenra Nebiraura (Nebirau ra) 19... (11.5) (**) K.a. 1601-K.a. 1582
Nebirau II.a Neferkara Nebiraura (Nebiraut ra)... (11.6) (**) K.a. 1582-K.a. 1582
Semenenra Semenenra (Semenenra)... (11.7) (**) K.a. 1580-K.a. 1580
Seuserenra Seuserenra Bebanj (Seuserenra)... (11.8) K.a. 1582-K.a. 1570
Sobekemsaf II.a Sejemra Shedtauy Sobekemsaf (Sejemra Sheduast)... (11.9) (**) K.a. 1570-K.a. 1570
Intef VI.a Sejemra Upmaat Intef (irakurrezina) (11.10) K.a. 1570-K.a. 1560
Intef VII.a Sejemra Horhormaat Intef (irakurrezina) (11.11) K.a. 1560-K.a. 1560
Taa I.a Senajtenra Taa (irakurrezina) (11.12) K.a. 1560-K.a. 1560
Taa II.a Seqenenra Taa (irakurrezina) (11.13) K.a. 1560-K.a. 1545
Kamose Uadyjeperra Kamose (irakurrezina) (11.14) K.a. 1545-K.a. 1539
  • (*) Partzialki irakur daitezkeenak Turineko Errege Kanonean
  • (**) Ryholtek, XVI. dinastiako gobernaritzat hartzen ditu

Faraoiak Ryholten arabera:

  1. Rahotep
  2. Sobekemsaf I.a
  3. Intef VI.a
  4. Intef VII.a
  5. Intef VIII.a
  6. Sobekemsaf II.a
  7. Siamon
  8. Taa Seqenenra
  9. Kamose

XVII. dinastia Manetonen epitomeetan aldatu

Manetonen epitomeek, bere datuekin, garai historiko honi buruzko nahasmen handiagoa sortzen dute, gainera, gobernari hauen izenek, Egiptoko XV. dinastiako gobernarien izenekin antzekotasun susmagarria dute.

  • Eusebio Zesareakoak, Jurgi Sintzeloren bertsioan, honako hau idazten du: XVII. dinastia, artzaiez (hiksoak) osatuta egon zen, Feniziakoak eta atzerritar erregeak zirenak, Menfis bereganatu zutenak; setroitar nomoa sortu zuten, eta, kanpaina bat egin ondoren, Egipto domeinatu zuten. Lehen erregeak, Saitesek, nomo saitarrari izena ematen diona, 19 urteko erregealdia izan zuen, bigarrenak, Bnonek, 40koa, Arclesek 30ekoa, eta, Afofisek, 14koa. Orotara, 103 urteko erregealdia guztien artean. Dirudienez, garai honetan, Josek gobernatu zuen Egipton.
  • Escoliosetatik Platonengana (Timeo)n, lehen aipaturikoaren antzeko kontakizun bat dago, Manetonen Egiptoren Historiaren arabera. Esaten denez, errege hauek, Saites, 19 urteko erregealdiarekin, Bnon, 40koarekin, Arcaes, 30ekin eta Afofis 14rekin izan ziren. Orotara, 103 urteko erregealdia guztien artean.
  • Sexto Julio Afrikanok, Sintzelo fraidearen bertsioan, honako hau dio: XVII. dinastia, 43 errege artzairena izan zen, Tebas eta Diospolis Parvakoa, orotara, guztien artean, 151 urteko erregealdia osatuz.

XVII. dinastiaren kronologia aldatu

Honako egiptologo hauek estimatutako kronologia:

Lehen faraoia:

Azken faraoia:

Kanpo estekak aldatu


Aurrekoa
Egiptoko XVI. dinastia
Egiptoko dinastiak
Egiptoko XVII. dinastia
Ondorengoa
Egiptoko XVIII. dinastia