Egin Kantu (CD)
musika diskoa
Egin Kantu musika disko bat da. ETB1eko Egin kantu! programa arrakastatsuan oinarritutako diskoa da disko gogor (CD) formatuan ekoitzia.
Egin Kantu | |
---|---|
Egin kantu! taldearen diskoa | |
Argitaratze data | 2007 |
Grabazioa | Irurako estudioak |
Musika mota | Euskal musika, Pop musika |
Iraupena | 40 min. |
Hizkuntza | Euskara |
Diskoetxea | Elkar, EITB Media |
Ekoizpena | EITB Media |
Historia aldatu
2007 urtean argitaratu zen, 2007ko ekainean plazaratu zen. Irurako estudioetan grabatu zen.[1] Elkar argitaletxeak eta EITB Mediak ekoitzi zuten.[2][3][4][5]
Egin Kantu! proragamaren irabazle izandako laurek grabatu zuten diskoa: Maialen Diez, Oihan Larraza, Beñat Urkiola eta Ane Gonzalez.
Horrez gain, Betizu Taldeko Telmo Idigoras abeslariaren kolaborazioa eduki zuten ere.
Lau irabazleek (Maialen Diez, Oihan Larraza, Beñat Urkiola eta Ane Gonzalez) bizpahiru kontzertu eman zituzten Euskal Herriko hirietan 2007 eta 2008 urteetan (besteak beste, Betizuren urteroko festan).
CDa, edukia aldatu
CDak hamahiru abesti zituen:
- Egin Kantu!
- Atseden Une Bat
- Gaurko Egunak
- Ama, Ohea Ez Dut Egin Nahl (Maialen Diez, Oihan Larraza, Beñat Urkiola eta Ane Gonzalez)
- Eskutitza (Maialen Diez eta Telmo Idigoras)
- Itxarongo Zaitut
- Esaidazu
- Txanpon Baten Truke (Maialen Diez)
- Lokaleko Leihotik
- Ilargia (Maialen Diez eta Oihan Larraza)
- Jorge
- Radio Rahim
- Festazale.net (Maialen Diez, Oihan Larraza, Beñat Urkiola eta Ane Gonzalez)
Erreferentziak aldatu
- ↑ «Maialen Diez, ahots ederreko kantaria -» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-10).
- ↑ «CD -EGIN KANTU. DISKOA ETA KARAOKEA - Librería Hontza» www.hontza.net (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Various - Egin Kantu! - Diskoa Eta Karaokea. (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).
- ↑ «Egin kantu» www.liburubila.euskadi.eus 2007 (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).
- ↑ Egin Kantu CD. .