Edward Scissorhands 1990ean Tim Burtonek zuzendu zuen film estatubatuar bat da. Euskaraz sortutako azpidatzietan, Edorta Eskuartazi deritzo pertsonaiari[1], gaztelaniazko bertsio bikoiztuan Eduardo Manostijeras eta frantsesezkoan, Edward aux mains d'argent.

Edward Scissorhands
Danny Elfmanen filma
Sortzailea(k)Tim Burton
Egilea(k)Danny Elfman
Argitaratze-data1990
IzenburuaEdward Scissorhands
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo eta theatrical release (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm erromantikoa, fantasiazko filma, zientzia-fikziozko filma, film komikoa, film dramatikoa, Gabonetako filma eta beldurrezko zinema
Iraupena105 minutu
Koloreakoloretakoa
Kokapena
BildumaNew Yorkeko Arte Modernoaren Museoa
Grabazio lekua(k)Florida
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Tim Burton
Gidoigilea(k)Caroline Thompson
Tim Burton

Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaTim Burton
Denise Di Novi

Konpainia ekoizlea20th Century Fox
EdizioaRichard Halsey (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaDanny Elfman
Argazki-zuzendariaStefan Czapsky
Jantzi-diseinatzaileaColleen Atwood
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0099487 Filmaffinity: 827774 Allocine: 27624 Rottentomatoes: m/edward_scissorhands Mojo: edwardscissorhands Allmovie: vm982759585 TCM: 22200 Metacritic: movie/edward-scissorhands TV.com: movies/edward-scissorhands Netlix: 60000527Edit the value on Wikidata

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Neskatxa bat amonarekin hitz egiten ari da eta hau leihotik begira dago. Elurra ari du eta neskak zergatik egiten ote duen elurra galdetzen dio amonari eta... horrela hasten da filma.

Peg kosmetiko saltzailea etxalde handi batean sartzen da edertasunerako gaiak saltzeko asmoz. Hantxe egingo du Edwardekin topo, robot batetik sortutako izate bat; sortzailea Edward bukatzear zegoela hil zen eta honek oraindik guraizeak daramatza eskuen ordez.

Edwarden zintzotasunak Peg unkitu egiten du eta etxera eramango du. Etxekoek ondo hartzen dute bisitaria eta bizilagunek ere Edward apreziatzen dute. Baina Kimen etorrerak arazoak ekarriko ditu, Pegen alaba zaharrena ez baita Edwarden presentziara ohitzen. Senargaia du, Jim, eta neskatxa ez da Edwardek maite duela ohartzen.

Bizilagunak maliziarik gabeko mutilaz aprobetxatzeko saiakerak egiten dituzte eta Jim ez da gutxiago izango. Edwarden eskuak erabili nahi ditu bere etxean lapurreta egiteko. Polizia etortzen denean, Edward gaizki geratzen da denean aurrean eta Kim bakarrik izango da bere ondoan. Une horretan ohartuko da neskatxa Edwardenganako duen amodioaz.

Eguberritan, Edward berriro dago bakarrik denek baitiote beldur. Familia etxea adornatzen ari den bitartean, Edwardek izotzezko aingeru bat egingo du bere goraizekin. Kim dantzan ari da zoriontsu. Jimen deiak Edward distraitu eta ebaki bat egiten dio nahi gabe Kimi. Jimek errua botatzen dio, baina Kim Edwarden alde ateratzen da. Gauzak okertzen doaz hortik aurrera eta Edward ihesi joan beharrean gertatzen da.

Azkenean, Kimek Edward hil egin zela Kimen mutilagunaren aurka esaten dio herriari eta bakoitza bere etxera joaten da.

Amona Kim da eta Edward bizirik dagoelako ari duela elurra esaten dio ilobari.

Aktoreak aldatu

  • Johnny Depp -Edward: protagonista. Gazte bakarti eta ume samarra. Goraizak ditu eskuen ordez. Peg Boggs kosmetiko saltzaileak adoptatzen du eta bere etxe bakartitik atera eta txaletez betetako auzo batera eramaten du.
  • Winona Ryder -Kim Boggs: neskatxa polita, Edwardekin maitaminduko dena.
  • Dianne Wiest -Peg Boggs: Kosmetiko saltzailea. Ama balitz bezala tratatzen du Edward.
  • Alan Arkin -Bill Boggs: Pegen senarra eta Kim eta Kevinen aita.
  • Anthony Michael Hall -Jim: Kimen senargaia.
  • Vincent Price -Asmatzailea eta Edwarden sortzailea: Edward bukatu gabe hil zen.
  • Robert Oliveri -Kevin Boggs: Kimen anaia eta Edwarden lagun izango dena.
  • Kathy Baker -Joyce: Pegen laguna eta bizilaguna. Edward seduzitzen saiatuko da.
  • O-Lan Jones -Esmeralda: Bizilagun fanatiko bat.

Erreferentziak aldatu

  1. Luistxo. «Edward Scissorhands» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-24).


Kanpo estekak aldatu