Edukien banaketarako sarea

Edukien banaketarako sarea (ingelesez Content delivery network edo Content distribution network, CDN) datuen kopiak gordetzeko ordenagailuen sare handiak dira. Helburua interneteko bezeroen datu hauetarako atzipena azkartzea da banda zabalera maximizatuz. Bezero batek zerbitzari bateko edukiak zerbitzaritik bertatik jaitsi beharrean, posible da CDN sarean dagoen makina batetik zerbitzarian dagoen edukiaren kopia bat jaistea. Honek botila lepoak ekiditen ditu edukien hornitzaile den zerbitzari ondoko sareetan.

Edukien banaketarako sare hauek nahiko ezagunak egin ziren 1990. hamarkada azkenetara. CDN-ek web cache bezalako edukien banaketa sistemak ez bezala, beste filosofia bat jarraitzen dute. Kasu honetan ordaintzen duten bezeroak ez dira ISP bezeroak, baizik eta edukien banatzaileak. Edukien banatzaile batek (Yahoo, MSN edo dena delakoa) CDN konpainia bati (Akamai esaterako) ordainduko dio bere edukiak zerbitzariari atzerapen gutxiagorekin helarazteagatik.

Edukien artean, hala nola, web objektuak, aplikazioak, denbora errealeko multimedia fluxuak, software-a, dokumentuak eta interneteko bestelako datuak (DNS eta bideraketa taulak esaterako) aurki ditzakegu.

CDN konpainia batek, normalean, honela eskaini ohi du bere zerbitzua:

  1. CDN konpainiak ehunka CDN zerbitzari instalatzen ditu interneten zehar. CDN konpainiak orokorrean zerbitzari hauek interneteko host zentroetan, hots, host zerbitzariz beterik egoten diren eraikinetan, kokatu ohi ditu.
  2. CDN-k bere bezeroen zerbitzarien edukiak CDN zerbitzarietan kopiatzen ditu eta bezeroren batek bere zerbitzariko edukiak eguneratzen baditu (web orrialderen bat eguneratuz esaterako) CDN-k bere zerbitzarietako edukiak eguneratzea aginduko du.
  3. CDN konpainiak erabiltzaile batek edukiren bat eskatzean erabiltzaile horretatik gertuen dagoen edo kongestio gabeko bide azkarrenetik lotua dagoen zerbitzaritik hartzea ahalbidetuko dion mekanismo bat du.

Hortaz, lehenik eta behin, edukien banatzailea den CDN bezeroak hedatzea nahi duen edukien berri eman beharko du. CDN zerbitzariak behin eduki hauek jaso ondoren, bere zerbitzari guztietan zehar hauen kopia bat banatuko du. Posible da CDN konpainiak sare pribatu bat izatea bere zerbitzari desberdinak lotzeko.

Edukien hornitzaileak CDN zerbitzarietan zehar banatua duen edukiren baten aldaketaren bat egiten badu, bertsio berritua CDN nodo batera bidaliko du eta hau arduratuko da azken honen kopia bat CDN zerbitzari guztietara helarazteaz.

CDN zerbitzarien erabilera aldatu

Hasiera baten, eta adibide sinple bat jartzearren, demagun arakatzaile batek HTML objektu baten (oinarri orrialdea) eskaera bidaltzen diola zerbitzari bati (demagun www.zerbitzari.com) zeinek HTML objektuarekin erantzungo dion. Orduan, arakatzaileak HTML orria irakurri eta ondorengo objektuari erreferentzia aurkituko duela suposatuko dugu: www.cdn.com/www.zerbitzari.com/irudi.gif

Behin erreferentzia hau irakurrita, arakatzaileak CDN bilaketa bati ekingo dio. DNS zerbitzariak www.cdn.com kontsulta guztiak zerbitzari autorizatu berdinera bidaltzeko konfiguratuko dira. CDN zerbitzari autorizatuak eskaera egiten duen arakatzailearen IP helbidea irakurriko du eta barne sare mapa bat kontsultatuz bezero horrentzako egokiena den CDN zerbitzariaren IP helbidea bidaliko dio (orokorrean gertuen aurkitzen dena).

Bezero DNS-ak DNS erantzuna jasoko du eskaturiko IP helbidearekin. Behin helbide hau ezagututa, arakatzaileak HTTP eskaera bat bidaliko dio IP helbide hori duen CDN zerbitzariari, irudi.gif objektua lortuz.

Honen ondoren www.cdn.com –i egin beharreko eskaera guztiak IP honi egingo zaizkio, helbide hau DNS cache-an gorde baita.

Laburbilduz, eskaera luzatu duen host-ak lehenik eta behin web zerbitzarira joko du HTML oinarri objektua lortzeko. Ondoren CDN-aren DNS zerbitzari autorizatura joango da, bertan berarentzako hoberena den CDN zerbitzariaren IP helbidea lortzeko. Azkenik, CDN zerbitzari horretara joango da lortu nahi duen objektua jaisteko.

Adibide honetan CDN web edukien testuinguruan deskribatu da. Alabaina, CDN oso erabilia da, esaterako, audio eta bideo banaketan ere.

Edukien banaketarako zerbitzua eskaintzen duten konpainiak aldatu

Edukien banaketarako zerbitzua eskaintzen duten konpainiarik garrantzitsuenak aipatzen dira ondorengo lerroetan:

Doako CDN-ak aldatu

  • Microsoft AJAX CDN
  • Coral Content Distribution Network
  • coBlitz (CoDeeN-en azpi proiektu bat)

CDN komertzialak aldatu

  • Akamai Technologies
  • Amazon CloudFront
  • AT&T
  • BitGravity
  • CacheFly
  • DNetworks (PantherExpress)
  • CDNsun.com
  • Cotendo
  • EdgeCast Networks
  • GoGrid
  • Highwinds Network Group
  • Internap
  • Level 3 Communications
  • Limelight Networks
  • PEER 1

P2P erabiltzen duten CDN komertzialak aldatu

  • BitTorrent, Inc.
  • Internap
  • Octoshape
  • Pando
  • Rawflow

Erreferentziak aldatu

  • RFC 3568 Barbir, A., Cain, B., Nair, R., Spatscheck, O.: "Known Content Network (CN) Request-Routing Mechanisms," July 2003

Liburuak aldatu

  • R. Buyya, M. Pathan and A. Vakali (eds.), Content Delivery Networks, ISBN 978-3-540-77886-8, Springer, Germany, 2008.
  • James F. Kurose and Keith W. Ross, Computer Networking: A Top-Down Approach, ISBN 0-13-607967-9, Pearson Addison Wesley.

Kanpo estekak aldatu