Edmundo de Amicis (Oneglia, Imperiako probintzia, 1846ko urriak 21- Bordighera, Imperia, 1908ko martxoak 11) idazle italiar bat izan zen, eleberrigilea eta bidaia liburuen egilea.

Edmundo de Amicis

Italiako Erresumako diputatua

1897ko apirilaren 5a - 1900eko maiatzaren 17a
Hautetsia: 20th Legislature of the Kingdom of Italy (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaOneglia (en) Itzuli1846ko urriaren 21a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1908ko martxoaren 11)
HeriotzaBordighera1908ko martxoaren 11 (61 urte)
Hobiratze lekuaMonumental Cemetery of Turin (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Teresa Boassi (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMilitary Academy of Modena (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, politikaria, kazetaria, haur literatura idazlea eta poeta
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAccademia della Crusca
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoahaur literatura
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Italiako Alderdi Sozialista
IMDB: nm0206997 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Bere lehen kontaktua literaturarekin Cuneon izan zuen. Turineko lizeo batean ikasi zuen. 16 urterekin Modenako akademia militarrean sartu zen, non ofizial kargua lortu zuen.

Abertzale handi bat izan zen (Custozako guduan parte hartu zuen 1866an), bidaiari nekaezina eta liburu askoren egilea. Bere lana erromantizismo eta errealismo arteko nahasketa korapilotsu bategatik bereizten da, asmo etiko sakon batekin irakurlea beti onerantz zuzentzeko zentzuan.

Maroko (1876), Espainia (1873) eta Holanda (1874) dira bidaia liburu ugarietako batzuk, arrakasta handia ere lortu zutenak egileak bere begi aurrean ikusten diren toki eta ohiturak azkar deskribatzeko erakutsi zuen erraztasunagatik. Beranduago, are arrakasta handiagoa izan zuen Lagunak (Gli Amici, 1883) eleberria idatzi zuen. Bere bizitzan gertatu zen beste gertakarietako bat, eta bere bizitzan pisu handia izan zuena Italiako Alderdi Sozialistara afiliatu izana izan zen, alderdi honen egunkaria zen Il Grido del Poppolon ondoren Kontu Soziala (Questione sociale, 1894) izeneko lanean bildu zituen artikuluak idatzi zituen; honentzat konferentzia ugari eman zituen. 1890eko Maisu baten eleberria lanean bere begirada garratza eta ilusiorik gabea da, oso ez ohikoa bere estiloan. 1905eko L'idioma gentile lanean, italiar hizkuntzaren apologia bat dena, bere aberriari ezezik, bertako tradizio eta kulturari zion maitasuna adierazten du.

Beste lan bat, beharbada ezagunena dena, Cuore da, 1886an argitaratua. Interesgarria da lan hau irakurle gaztea emozionatu eta negar eginarazteko egina dagoela aipatzea. Hizkuntza askotara itzulia eta zinera, telebistara eta komikietara ugari eramana urteetan zehar jatorrizko argitalpenetik (horien artean, Marco, Apeninoetatik Andeetara marrazki bizidunetako telesail japoniarra), liburu honetan tartekatua dagoen Apeninoetatik Andeetara narrazioan inspiratua dagoena. Beste elementu interesgarri bat, liburua haur baten egunerokoa bezala aurkeztua dagoela da, Enrike izeneko haur bat, Turingo udal eskola batean hirugarren mailako ikasle bezala bere eskola urtean zehar.

Lanak aldatu

  • La vita militare (1868) (Bizitza militarra)
  • Novelle (1872) (Eleberriak)
  • Ricordi del 1870-1871 (1870-1871ko oroitzapenak)
  • La Spagna (1872) (Espainia, bidaia Amadeo I.a Savoiakoa erregearen agintaldian zehar, 2002)
  • Ricordi di Londra (1873) (Londresko oroitzapenak, 2008)
  • Ricordi di Parigi ( 1878) (Parisko oroitzapenak, 2008)
  • Constantinopoli (1878/79) (Konstantinopolis, 2007)
  • Gli Amici (1883) (Lagunak)
  • Cuore (1886) (Bihotza, 2009)
  • Ardoaren eragin psikologikoak (1880) - Ediciones TREA 2009
  • Florentino idazle txikia

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edmundo de Amicis