Earl Silas Tupper (Berlin, New Hampshire, 1907ko uztailaren 28a - Costa Rica, 1983ko urriaren 5a) estatubatuar enpresari eta asmatzailea izan zen. Tupperware da bere asmakuntza ezagunena, elikagaiak gordetzeko plastikozko ontzia.

Earl Tupper
Bizitza
JaiotzaBerlin (New Hampshire)1907ko uztailaren 28a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaCosta Rica1983ko urriaren 5a (76 urte)
Familia
AitaErnest Leslie Tupper
Hezkuntza
HeziketaBryant University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, asmatzailea eta diseinatzailea

Biografia eta lorpenak aldatu

Earl Silas Tupper New Hampshireko Berlinen jaio zen, AEBetan, 1907ko uztailaren 28an. Aita Earnest Leslie Tupper baserritarra izan zuen eta ama, berriz, Lulu Clark Tupper, pentsio txiki bat zuzentzen zuena. 10 bete baino lehen, Earl gazteak bazekien baserriko produktuak saltzeko, atez ate joatea komeni zela[1].

Bigarren Hezkuntzako eskolan graduatu eta Earl etxeko negozioan zebilen lanean, gurasoei lagunduz. 1928an, ordea, lorezaintzako negozio batean aritu zen lanean, baina Depresio Handiak porrotera eraman zuen. DuPont Chemical Company enpresan hasi zen orduan eta polimeroen propietateak ikertzen hasi zen, polietilenoa bereziki.

1931n, Earl Marie Whitcombekin ezkondu zen eta laguntza ederra eman zion emazteak bere asmakuntzak zabaltzeko orduan[1].

1936an, Earl Tupper Viscoloid plastikoen asmatzailea zen Bernard Doylerekin bildu zen. 1937an, Tupper Doyle Worksen hasi zen lanean, baina urtebete besterik ez zen han egon.

1938an, 31 urteko gazteak bazuen eskarmentua plastikoen diseinu eta fabrikazioan eta bere negozio propioa sortzeko garaia zen: The Earl S. Tupper Company. DuPont makina batzuk erosi zituen eta kontsumora zuzenduriko plastikozko produktuak diseinatzen eta garatzen hasi zen. 1942an ireki zuen lehen Tupper plastikoen fabrika, Farnumsvillen, Massachusettsen.

II. Mundu Gerra garaian, plastikoak ekoizteko lehengaiak lortzea zaila izan bazen ere, DuPont medio, Tupperrek hainbat kontratu lortu zuen gobernuarekin. Gas-maskarak, edo ontzigintzarako seinaleak egiteko lanparak egin zituen eta, nola edo hala, bizirautea lortu zuen[1].

Tupperware elikagaiak gordetzeko plastikozko ontzien konpainia sortu zuen eta, 1946an, hasi ziren saltzen produktu haiek lehen denda eta almazenetan. Gerra amaitzean, Tupperren asmakuntza zaharrenak opari ziren beste produktu bat erositakoan: tabakoa erosi eta zigarroak gordetzeko plastikozko kutxa oparitzen zuten, edo hortzak garbitzekoa erositakoan, plastikozko edalontzia opari..., baina zaila izan zen kontsumitzaileek plastikozko produktu haiek erosten hastea. Tapa hermetikoa zuen tarroak ere ez zuen hasieran arrakastarik izan. Produktu berri hura kontsumitzaileen artean saltzeko, esplikazioak eman beharko ziren, demostrazioak...[1]

50eko hamarkada hasieran, Tupper jaunaren enpresak emandako mozkinek gorantz egin zuten erabat. Brownie Wisen[2] marketin plana funtsezkoa izan zen eta hark etxean eginiko demostrazioek milionario bilakatu zuten Tupper. Floridan egin zuen bere lana Browniek eta Thomas Damigellak egin zuen gauza bera Massachusettsen. 1951n bildu ziren bi banatzaile hauek Earl Tupperrein eta Tupperware banatzeko plan berri bat garatu zuten, Stanley Home Products enpresak egin zuen etxeko festetan oinarrituz. Asko zabaldu eta zaindu zuen Brownie Wisek puntu hori eta Tupperware Home Party Plan funtsezko tresna bilakatu zen Tupperware saltzeko. Damigella eta bere emaztea lehen Tupperware banatzaileak izan ziren eta Wise Tupperware Home Parties-en lehendakariordea izan zen 1951n; 1958ra arte izan zen kargu horretan, alde egin beharrean izan zen arte, alegia.

1958an, Rexall Drugs Corporationi saldu zion enpresa, gero Dart Industries izango zenari, alegia. 16 milioi dolar jaso zituen salmentan.

Dibortziatu ondoren, Earl S. Tupper berak erositako Costa Ricako uharte batera erretiratu zen. Estatubatuar hiritartasunari ere uko egin zion.

1983ko urriaren 5ean, bihotzeko batek hil zuen Earl, 76 urte zituenean, Costa Rican.

1984an, patentea kadukatu egin zen eta, gaur egun, Tupperren asmakuntzaren erabilera orokortuta dago erabat, elikagaiak gorde, izoztu edo hozkailuan gordetzeko edo ikasleek eskoletara janariak eramateko.

Labe edo mikrouhinean sukaldatzeko ontziak ere komertzializatu dira.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Earl Tupper