ESS Bilbao Europako Neutroien Espalazio Iturriaren egoitza izango dena Bilbon kokatzeko ekimenaren izena izan zen. Egoitzaren kokalekua 2009. urtean erabakiko zuten, eta gainontzeko hautagaiak Lund eta Debrecen hiriak dira. Azkenean Lunden atera zen garaile. Bilbok, hala ere, talde bat sortu zuen europar proiektuan lan egiteko.

ESS Bilbao
Datuak
Motaikerkuntzarako institutua
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Honen parteEuropako Neutroien Espalazio Iturria
webgune ofiziala

Finantziazio eta Kudeaketa aldatu

ESS Espainian kokatzeko ekimenak gobernu zentral eta autonomikoen zein zientzia-erakunde eta enpresa nagusien babesa jaso du hasiera-hasieratik. Azken hauek elkarlanean arituko dira logistika eta finantza-arloetan behar den babesa bermatzeko.

Ingurunea aldatu

 
Euskal ekonomiaren egoera Europar Batasuneko herrialdeekin alderatuta

Euskal Autonomia Erkidegoak Bilbo du finantza-hiriburutzat. Aipatzekoak dira:

Ekonomia aldatu

Hedadura txikia eta Espainiaren biztanleriaren %4,9 izan arren, Euskadik Espainiako BPGaren %6,2 ekartzen du, industri BPGaren %10,45 eta esportazioen %9,2.

Euskal Autonomia Erkidegoak industria bolumen handia du eta Europako lurralderik aberatsenetakoa da: Eustaten datuen arabera, 1990ean zuen Europako per capita errentaren batezbestekoaren %89,6tik %117,1ra igaro zen 2002an, eta %125,6ra 2005ean (industriak eta eraikuntzak BPGaren %38,18 osatzen dute). Hazkunde hau Luxemburgok eta Irlandako Errepublikak baino ez dute gainditu Europar Batasunean.

 
Bilboko aireportua

Komunikazioak aldatu

Euskadik errepide, tren eta hegazkin bidezko garraio eta komunikazio azpiegitura modernoak ditu, eta konexio erosoak eta arinak ahalbidetzen ditu Espainiako gainerako Autonomia Erkidegoekin eta Europarekin. Bilboko aireportua LisboaStockholm nazioarteko euroatlantiar ardatzean kokatuta dago, eta Espainiako iparralde osoko bidaiarien trafiko gunerik garrantzitsuena da.

Loiu (Bilbo), Foronda (Gasteiz) eta Hondarribiko (Donostia) aireportuak elkarren oso hurbil daude, 60 kilometroko erradioan, eta 2006an 4,41 milioi erabiltzaile izan zituzten.

Hezkuntza aldatu

Eskulan produktiboaren kualifikazioa euskal enpresa-sarearen sendotasunetako bat da, eta pertsonen trebakuntza, berriz, politika publikoen lehentasunetako bat. Azken 10 urteetan hezkuntza-sistematik irten direnen artean goi-mailako tituludunen ehunekorik handiena duen Autonomia Erkidegoa da Euskadi (%65,8), Europako batezbestekoaren gainetik.

Euskal Autonomia Erkidegoak 5 unibertsitate ditu, eta 28 fakultate edo eskola, 3 goi-eskola tekniko eta 11 unibertsitate ikastegi, publikoak zein pribatuak. Guztira 70.000 ikasle inguru dituzte

Proiektua babesten zuten enpresak aldatu

Kanpo estekak aldatu